Mikel Serrano sozialista izendatu dute Zumarragako alkate
Mikel Serrano hautagai sozialista izendatu dute gaur, Zumarragako alkate. Maiatzaren 22ko hauteskundeetan PSE-EE alderdiak 8 zinegotzi atera zituen, Bilduk 5, EAJk 3 eta PPk 1. Sozialistek euren hautagaia izendatzeko gehiengo osoa PPko zinegotzi Begoña Pereiraren botuarekin lortu dute. Serrano alkateak “lanean jarraituko” dutela esan du, “Zumarragaren alde, sortzen digun ilusioa bidelagun, sei lerro nagusi zehaztu ditugu”.
Lanerako ildo horiek ondokoak dira: Ekonomia suspertu, etxebizitza politika sozialak lehenetsi, gizarte zerbitzuak indartu, mugikortasuna hobetu, ingurugiro arazoei aurre egiteko estrategia bideratu eta auzoetako azpiegiturak hobetu. “Berdintasuna, kultura, kirola eta euskara landuko ditugu. Antioko Interpretazio Zentroa guztiontzat onuragarria izango da”.
Bilduko zinegotzi Xabier Barriolak, “udala eraldatzeko proiektua dakargu, hitzetatik ekintzetara igaro nahi dugu, eta alkateari oposizioaren lana gutxietsi ez dezan eskatuko diogu”. Iñigo Peñagarikano jeltzaleak ondokoa adierazi zuen, “guztion parte-hartzea sustatu dezan eskatu diogu”. Zortzi urte dira ezker abertzaleak Zumarragako udalbatzen ordezkaritzarik izan ez duela.