![](http://goierri.hitza.eus/site/files/2011/06/P1016504.jpg)
Historian lehen aldiz, Urretxun emakume bat da alkate: Oihane Zabaleta. Iñaki Zabala orain arteko alkateak hunkituta eman dio aginte makila. Azken asteetan hainbat zurrumurru egon dira udalbatza berriaren osaketaz hitz egiten zutenak, baina azkenean, alderdi bakoitzak bere burua bozkatu du, eta gehiengo absoluturik ezean, herritarren bozka gehien jaso zituen zerrendako burua izendatu dute alkate: Oihane Zabaleta.
Honek herritarrei udaletxeko ateak “zabalik” dituztela esan die eta gainontzeko alderdiei ere elkarlanerako gogoa azaldu die.