Rosa Mari Urkia izendatu dute Ormaiztegiko alkate, Orbelen aldeko botoekin
Rosa Mari Urkia, Bildu koalizioaren zerrendaburua izango da Ormaiztegiko alkate legegintzaldi berrian. Bere alderdiko zinegotzien eta Orbel hautes elkartekoen babesa izan du Urkiak; hala, bederatzi bototik sei jasota, gehiengo osoa lortu du. Eguerdiko 12:00etan egin dute alkatea izendatzeko osoko bilkura, eta jende ugari bildu da batzar aretoan. Txalo artean hartu dute alkate berriaren izendapena. Orain arte alkate izan den Jon Intxaustik aginte makila emanda irudikatu du kargu aldaketa. Agurrean, lau urtez alkatetzan egotea “esperientzia aberasgarria” izan dela azaldu du, eta esker ona agertu die berekin lan egin dutenei. Urkiari eta Bilduri berriz, zorte ona opa diela eta ondoan izango dituztela azaldu die Intxaustik. Rosa Mari Urkiak, Bilduk Euskal Herrian sortu duen “ilusioa eta itxaropena” azpimarratu ditu eta hori herrian irudikatzen saiatuko dela. Udala kudeatzeko eta politika egiteko “modu berri bat” ekarriko dutela dio, “herritarren partehartzea” bultzatuko duena.
Rosa Mari Urkia, Bildu koalizioaren zerrendaburua izango da Ormaiztegiko alkate legegintzaldi berrian. Bere alderdiko zinegotzien eta Orbel hautes elkartekoen babesa izan du Urkiak; hala, bederatzi bototik sei jasota, gehiengo osoa lortu du. Eguerdiko 12:00etan egin dute alkatea izendatzeko osoko bilkura, eta jende ugari bildu da batzar aretoan. Txalo artean hartu dute alkate berriaren izendapena.
Orain arte alkate izan den Jon Intxaustik aginte makila emanda irudikatu du kargu aldaketa. Agurrean, lau urtez alkatetzan egotea “esperientzia aberasgarria” izan dela azaldu du, eta esker ona agertu die berekin lan egin dutenei. Urkiari eta Bilduri berriz, zorte ona opa diela eta ondoan izango dituztela azaldu die Intxaustik.
Rosa Mari Urkiak, Bilduk Euskal Herrian sortu duen “ilusioa eta itxaropena” azpimarratu ditu eta hori herrian irudikatzen saiatuko dela. Udala kudeatzeko eta politika egiteko “modu berri bat” ekarriko dutela dio, “herritarren partehartzea” bultzatuko duena.
![IMG_6103](http://goierrimendebaldea.hitza.eus/files/2011/06/IMG_6103-150x150.jpg)
![IMG_6113](http://goierrimendebaldea.hitza.eus/files/2011/06/IMG_6113-150x150.jpg)
![IMG_6120](http://goierrimendebaldea.hitza.eus/files/2011/06/IMG_6120-150x150.jpg)
![IMG_6122](http://goierrimendebaldea.hitza.eus/files/2011/06/IMG_6122-150x150.jpg)
![Rosa Mari Urkia, alkatea](http://goierrimendebaldea.hitza.eus/files/2011/06/IMG_6127-150x150.jpg)
![IMG_6129](http://goierrimendebaldea.hitza.eus/files/2011/06/IMG_6129-150x150.jpg)