Ordiziako jubilatu elkarteak, ikasturte bukaerako dantzaldia egingo du bihar. Disko musika izango dute adinekoen egoitzan, 18:30etik aurrera. Bestalde, hil honen 30ean eta uztailaren 21ean, bingo saioak egingo dituzte. Bi saioak, 18:00etan izango dira,...
Ikolan Lanaldi taldeko txirrindulariek denboraldiko azkenaurreko proba jokatu zuten asteburuan Anoetan. Emaitzetan denetik izan bazen ere, nesketan bi garaipen lortu zituzten; Josune Aldanondok irabazi zuen txikietan, eta alebinetan, Elena Zubiaurrek. ...
Ampo Ordiziak talde sendoa osatu nahi du datorren denboraldirako, eta bide horretan, aurten maila ona eman duten jokalari atzerritar guztiak beste urtebeterako lotzen ari da. Pasa den asteburuan, Hearne, Parker eta Freeman jokalariei kontratua beste ur...
Batzuen gorespenez eta beste batzuen ironiaz beteriko esamesak entzun genituen feriara iritsi bezain pronto. Izan ere, goizean goiz azaldu, eta bizpahiru orduz, TVEko Un país para comérselo saiorako grabaketa egiten ari ziren Juan Etxanobe aurkezlea eta David de Jorge sukaldari ezaguna. Postuz postu itzulia eman zuten, baina baita erosten ere, itxura hutsetik aratago, alegia. Feria aberatsa topatu zuten, gainera. Askotan San Joan sagarrak, San Joanetarako ezin izaten dituzte ekarri, edo ontze puntua justu antzean dutela, data errespetatzeagatik. Aurten ordea, barazki eta fruitu guztiak bezalaxe aurreratu egin dira. Erosleak ere halaxe ibili ziren, 10:00etarako denak salduta baitzituen Agustina Lopategik. Ondoan postua jarri ohi duen Altzagako Etxeberri Goiko ahizpa Arantxak berriz, lehen aire libreko lekak, borobilak, ekarri zituen. «Guk ez dugu negutegirik», azaldu du. Laster asko saldu zituen hauek ere, 2,5 euroan kiloa. India Mahatsak Aramako Zurutuza ahizpen postuan eros zitezkeen, kiloa 10 euroan. Geroz eta tomate, piper, leka… gehiago eta, aldiz, baba gutxiago, baina zegoena hiru euroan kiloa. Ziza garaia ere aurrera doa, asko murriztu da kopurua, zerrendan ikus daitekeenez, hemengo gutxi: kilo pare bat udaberriko ziza, beste hainbeste onddo eta 10 kilo gibel urdin. Hala ere, hemengoa ez bada nondik ekarria aurkitzen dute, eta aukera faltarik ez zen, lehenengo esnegorriak [...]
Uztailean lau jarduera egin ahalko dituzte Itsasondoko 11 urtetik 18ra arteko gaztetxoek, udalak antolatuta. Bitxigintza (uztailak 4-6), henna tailerra (hilaren 8an) eta sukaldaritza (hilak 11) prestatu dituzte, 11:00etatik 13:00etara. Uztailaren 14an ...
Euskara jasoan idazterakoan Goierriko herrien, auzoen eta mendi handienen izenak nola erabili behar diren finkatu du Euskaltzaindiak, Onomastika Batzordearen bidez. Aurreko izendegiekin alderatuta, arau izaera dute Euskal Herriko udalen izendegia zerrendako toponimoek, lehendabiziko aldiz. Idazteko eta ahozkatzeko forma finkatzeaz gain, osagaien arauak gogorarazi ditu berriz. Hala, gidoia (–) bi herri elkartzen dituen izendapenetan soilik erabil daiteke: Ezkio-Itsasoren eta Aratz-Matxinbentaren kasuak dira horiek, baina Etxarri Aranatz behar du. Euskaltzaindiaren nomenklator berria Euskal Herriko zazpi herrialdeetara iristen da, eta 1979an argitaratu zuen aurreneko izendegitik 33 toponimo gehiago sartu dituzte. Goierrikoa da bat, Altzaga udalerriarena (1991n lortu zuen udalerri beregain izaera). Eskualdeka bereizita dago zerrenda, eta liburuaz gain (10 euroan salgai) Interneten kontsulta liteke (www.euskaltzaindia.org). Goierriri dagokionez, eskualde osoa hartzen du, bertako 22 udalerriak sartzen dira, hasi Legorretatik eta Legazpiraino. Goierriko herritarra, banakoa, izendatzeko goierritar da forma arautua. Urola Garaiaren aipamenik ez dago. Berezko -a eta determinatua Herrien izenak idazterakoan ohiko zalantza izaten da –a hizkiarekin bukatzen direnak nola deklinatu behar diren. Berezkoa baldin bada (izenaren zati), beti mantendu behar da. Azkeneko –a hori determinatzailea baldin bada –zerrendan izenaren ondoan (–a) osagaiarekin adierazia– deklinazio kasu gehienetan galdu egiten du. Lehen multzokoak dira a-z bukatzen diren Goierriko herrien izen gehienak, berezkoa dutenak: Altzaga, Arama, [...]
Uztailaren 15ean hasi eta 17an amaituko diren Ehunmiliak eta Goierriko Bi Handiak probetan aritzeko laurehun parte hartzaile inguruk eman dute izena. Iaz parte hartu zuen korrikalari kopurua mantendu egin da gutxi gora-behera, iaz 435 parte hartzailek eman baitzuten izena, eta aurten 428 korrikalarik. Aurten izena eman dutenen artean ordea, bada aldaketarik, Ehunmiliak proban parte hartuko duten korrikalari kopurua iazkoa baino baxuagoa baita. G2H proban berriz, iaz baino korrikalari gehiagok eman du izena aurten. Guztira, Ehunmiliak proban, 251 izan dira izena eman dutenak (iaz 305 izan ziren), eta G2H-en 177 (iaz 130 korrikalari izan ziren). Nazioarteko korrikalariak Iaz bezala, aurten ere, herrialde ezberdinetako korrikalariek hartuko dute parte bi probetan. Ehunmilak proban 15 emakumezkok eman dute izena, horietatik 9 Euskal Herrikoak. Herrialde Katalanetatik etaMadriletik lau etorriko dira, Portugaletik bat eta beste bat Estatu Batuetatik. Gizonezkoen artean, Euskal Herriko hamaika txokotatik 154 korrikalarik eman dute izena. Espainiarrak 69 dira, Portugaletik 9 etorriko dira, Frantziatik bi eta Australia eta Estatu Batuetatik korrikalari bana. G2H proban, 13 izan dira izena eman duten emakumeak. Gizonezkoak 164 izan dira. Euskal Herriko korrikalariez gain, Herrialde Katalanetatik, Andaluziatik, Errioxatik, Madriletik, Portugaletik, Frantziatik eta Uruguaitik ere etorriko dira proba motzean korri egitera. Boluntarioei deia aurte ere Ehunmiliak eta G2H probak [...]
Andraitz saskibaloi taldeak 25. urteurreneko festa ospatuko du larunbatean. Ez da hori ospakizun ekintza bakarra izango, aste osoan zehar Legazpiko I. Minibasket Txapelketako partidak jokatzen ari baitira. Astelehenean hasi zituzten partidak. Bi multz...
Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketak XX. urtea beteko du aurten. Argi Berri elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatzen dute urtero. Parte hartzeko epea zabalik dago, eta uztailaren 1era bitartean jasoko dituzte lanak. Adin ezberdinetako bertsozaleek part...
Gaur eguerdian kamioi batek izandako istripuak erabat itxi du N-1 errepidea Etxegaraten, Irungo norabidean. 11:50 inguruan gertatu da ezbeharra; furgonetak zeramatzan kamioi bat itzuli eta errepide erdian gelditu da, bi errailak moztuz. Ondorioz, erret...
Datorren asteartean, hilak 21, silo bolak biltzeko erabiltzen dituzten plastikoak jasoko dituzte Legazpin. Denboraldi honetako azken bilketa izango da. Ohiko lekuetara atera beharko dira, bezperan: Brinkolako zerrategian eta Hegialde auzoko plater tira...
Larunbatean Euskal Autonomia Erkidegoko extremadurar elkarteen topaketa egingo dute Legazpin. Mirandaola parkean batuko dira eta lehiaketak, erromeria eta ume jolasak antolatu dituzte, besteak beste. XXVIII. Extremadurako Herrialde Elkarraldi Jardunaldia izena eman diote topaketari. Urtero batu ohi dira EAEko elkarteak, baina normalean hiriburuetan egiten dituzte topaketak. Legazpiko zentroko kideen eskariz, herri txikietara ere zabaldu dituzte jardunaldiak, hala nola, Legazpira. 10:00etan hasiko dituzte zapatuan ekintzak, Mirandaolako parkean elkarteei harrera eginez. Ordu berean kafearen eta migen dastaketa egingo dute. 12:00ak ingurura arte banatuko dituzte. Legazpiko La Bellota extremadurar zentroak prestatuko du hau eta nahi duten pertsona guztiei doan emango dizkiete bai kafea eta baita migak ere. 12:00etan Legazpiko udal agintarien bisita jasoko du topaketak. Harrera egin ostean, 13:15ean Legazpira etorritako elkarteak bisitatzeko ibilaldia egingo dute agintariekin. Azkenik, 17:30ean dantza saioa egingo dute Saguzaharrak taldearekin. Goizean zehar urdaiazpiko mozte eta kaldereta lehiaketak ere egingo dituzte. 17 elkartek osatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko extremadurar elkarteen federazioa (FAEDE) eta antolatzaileek guztiak etortzea espero dute. Egin dituzten aurreikuspenen arabera, 800 pertsona inguru batuko dira bihar Mirandaolan. Aspaldiko lagunak ikusteko eguna izango da. Legazpiko La Bellota zentroko lehendakari den Manuel Luengok dioenez, «44 urte daramatzat hemen, baina Extremaduran jaiotakoa naiz, eta gustoko dut egun honetan herrikideekin egotea». Extremadurar [...]
Ludotekak ikasturte amaierako festa egingo du gaur arratsaldean. Urtero bezala, jolasak, eskulanak, aurpegi margoketa, jokoak… antolatu dituzte ludotekako arduradunek. Aurten ordea, emanaldi berezia ere egongo da, Zurrumurru antzerki taldeko akt...
Lazkaon antzerkigintza tailerrean ikasturtean zehar ibili diren herritarrek antzezlana egingo dute bihar, ostirala. Antzerkia… bizitza; bizitza… antzerkia? lana prestatu dute. Ostiralean 19:00etan da ikuskizuna, Areria kultur gunean. Sarrer...
Olaberriko Etxeberri Goikoa landetxean garatzen ari diren baserri berriaren proiektuak eskuratu du Goiekik antolatutako enpresa ekimen berrien XIV. lehiaketako sari nagusia. Aitor Aranburuk aurkeztutako egitasmoak nekazaritza ustiategi eta bizileku tradizionala du oinarrian, baina baserrian lantzen diren atal bakoitza berritasunekin hornituta aurkeztu du. Goiekiren Ordiziako egoitzan atzo banatu zituzten ekimen berrien sari nagusia (6.000 eurokoa) eta lehendik abian diren enpresetan burututako proiektu onenen beste bi sari (3.000na eurokoak). Ingurumen proiektu onena Beasaingo Marmoles Txindoki enpresak jaso du, soberakinekin baldosak egiteko sortu duen estrategiari esker. Ekimen berritzaile onenaren saria biozientzien arloko Ordiziako Hermes Medical Engineering enpresak. Goierriko «ekoizpen egituraren» erronkak zeintzuk diren luze eta zabal jorratu zuten lehenik eskualdeko enpresa handi batzuetako zuzendariek. LKSeko aholkulari Iñaki Dorronsoro, Orkliren lehendakari Jose Luis Perez, Praxairreko Jon Auzmendi eta Usurbe papertegiko Mikel Erguinek azaldu zituzten erronkak eta enpresen tamainaren araberako esperientziak. Dorronsorok bost «erronka» markatu ditu: amestu eta helburuen irrika sortu, komunitate bezala; industria hazkorretan aukerak ireki; globalizatu; produktu eta aplikazio berriak sortu; eta enpresa parte-hartzaileetan lidergodun pertsonak garatu. Lurretik salmentaraino Goiekiko teknikari Niko Errastik aitortu du Aranbururen egitasmoak epaimahaikoa «txundituta» utzi duela, «baserriaren antolamendu berria planteatu du, baina ikuspegi enpresarialetik eta efizientetik begiratuta». Goiekiren jarduneko lehendakari Patxi Plazaolaren eskutik jaso zuen Aranburuk saria. Olaberriko [...]
Ordiziako Urdaneta ikastetxeak ikasturte bukaerako festa egingo du igandean, Urdanetarrak guraso elkarteak antolatuta. Ospakizunak Goenako frontoian izango dira, 10:00etan hasita. Egun pasarako egitarau betea osatu dute. Ikasleen emanaldia, puzgarriak ...