Ikasturte bukaerako festa egingo dute Urdaneta ikastetxean

Ordiziako Urdaneta ikastetxeak ikasturte bukaerako festa egingo du igandean, Urdanetarrak guraso elkarteak antolatuta. Ospakizunak Goenako frontoian izango dira, 10:00etan hasita. Egun pasarako egitarau betea osatu dute. Ikasleen emanaldia, puzgarriak ...

Ordiziako Urdaneta ikastetxeak ikasturte bukaerako festa egingo du igandean, Urdanetarrak guraso elkarteak antolatuta. Ospakizunak Goenako frontoian izango dira, 10:00etan hasita.
Egun pasarako egitarau betea osatu dute. Ikasleen emanaldia, puzgarriak eta jolasak izango dira goizean zehar. Eguerdian, txistorra banatuko dute eta 13:30ean, sari banaketa izango da.
Segidan, 14:15ean, bazkaria egingo dute. Arratsaldean, Eriz magoaren ikuskizuna, dantza saioa eta bingoa izango dituzte.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa