Baserri berriaren proiektua saritu du Goiekik enpresa ekimen onena bezala
Olaberriko Etxeberri Goikoa landetxean garatzen ari diren baserri berriaren proiektuak eskuratu du Goiekik antolatutako enpresa ekimen berrien XIV. lehiaketako sari nagusia. Aitor Aranburuk aurkeztutako egitasmoak nekazaritza ustiategi eta bizileku tradizionala du oinarrian, baina baserrian lantzen diren atal bakoitza berritasunekin hornituta aurkeztu du. Goiekiren Ordiziako egoitzan atzo banatu zituzten ekimen berrien sari nagusia (6.000 eurokoa) eta lehendik abian diren enpresetan burututako proiektu onenen beste bi sari (3.000na eurokoak). Ingurumen proiektu onena Beasaingo Marmoles Txindoki enpresak jaso du, soberakinekin baldosak egiteko sortu duen estrategiari esker. Ekimen berritzaile onenaren saria biozientzien arloko Ordiziako Hermes Medical Engineering enpresak. Goierriko «ekoizpen egituraren» erronkak zeintzuk diren luze eta zabal jorratu zuten lehenik eskualdeko enpresa handi batzuetako zuzendariek. LKSeko aholkulari Iñaki Dorronsoro, Orkliren lehendakari Jose Luis Perez, Praxairreko Jon Auzmendi eta Usurbe papertegiko Mikel Erguinek azaldu zituzten erronkak eta enpresen tamainaren araberako esperientziak. Dorronsorok bost «erronka» markatu ditu: amestu eta helburuen irrika sortu, komunitate bezala; industria hazkorretan aukerak ireki; globalizatu; produktu eta aplikazio berriak sortu; eta enpresa parte-hartzaileetan lidergodun pertsonak garatu. Lurretik salmentaraino Goiekiko teknikari Niko Errastik aitortu du Aranbururen egitasmoak epaimahaikoa «txundituta» utzi duela, «baserriaren antolamendu berria planteatu du, baina ikuspegi enpresarialetik eta efizientetik begiratuta». Goiekiren jarduneko lehendakari Patxi Plazaolaren eskutik jaso zuen Aranburuk saria. Olaberriko [...]
Olaberriko Etxeberri Goikoa landetxean garatzen ari diren baserri berriaren proiektuak eskuratu du Goiekik antolatutako enpresa ekimen berrien XIV. lehiaketako sari nagusia. Aitor Aranburuk aurkeztutako egitasmoak nekazaritza ustiategi eta bizileku tradizionala du oinarrian, baina baserrian lantzen diren atal bakoitza berritasunekin hornituta aurkeztu du.
Goiekiren Ordiziako egoitzan atzo banatu zituzten ekimen berrien sari nagusia (6.000 eurokoa) eta lehendik abian diren enpresetan burututako proiektu onenen beste bi sari (3.000na eurokoak). Ingurumen proiektu onena Beasaingo Marmoles Txindoki enpresak jaso du, soberakinekin baldosak egiteko sortu duen estrategiari esker. Ekimen berritzaile onenaren saria biozientzien arloko Ordiziako Hermes Medical Engineering enpresak.
Goierriko «ekoizpen egituraren» erronkak zeintzuk diren luze eta zabal jorratu zuten lehenik eskualdeko enpresa handi batzuetako zuzendariek. LKSeko aholkulari Iñaki Dorronsoro, Orkliren lehendakari Jose Luis Perez, Praxairreko Jon Auzmendi eta Usurbe papertegiko Mikel Erguinek azaldu zituzten erronkak eta enpresen tamainaren araberako esperientziak. Dorronsorok bost «erronka» markatu ditu: amestu eta helburuen irrika sortu, komunitate bezala; industria hazkorretan aukerak ireki; globalizatu; produktu eta aplikazio berriak sortu; eta enpresa parte-hartzaileetan lidergodun pertsonak garatu.
Lurretik salmentaraino
Goiekiko teknikari Niko Errastik aitortu du Aranbururen egitasmoak epaimahaikoa «txundituta» utzi duela, «baserriaren antolamendu berria planteatu du, baina ikuspegi enpresarialetik eta efizientetik begiratuta».
Goiekiren jarduneko lehendakari Patxi Plazaolaren eskutik jaso zuen Aranburuk saria. Olaberriko baserrian, jaiotetxea eta bizileku duena, ukuilu berria egiten eta ustiategia eraberritzen ari da. Berritasuna baserriaren ikuspegitik eman dio: «Azken bi hamarkadetan nekazaritzan estrategia ekoizpena handitzea izan da, eta produktu bakar batean espezifikatzea. Nik ez dut aukeratu ez bide bat, ez bestea; produktuen dibertsifikazioa landu dut, ekoizpenaren efizientzia. Bestetik, produktuari balio erantsia ematea», azaldu du Aranburuk.
Ekologikoki ekoitziko du baserriak, inguruaren kudeaketari «garrantzia handia» emanda eta inbertsioa «oso epe luzera» eginda. «Hasi lurretik eta salmentarainoko» atal guztiak –lurra, ongarriketa, basoa, ganadu hazkuntza…– xehetu ditu proiektuan.
Hermes Medicalek Berrikuntza Gunean du egoitza. 2006an eratu zuten enpresa. Medikuntzaren arloan, eragin terapeutikoko sustantziak solido edo likido egoeratik lurrun bihurtzeko proiektua egin du; birikara zuzenean sartzeko botika bat garatu du.
Sarituak
XIV. enpresa sariak
- Enpresa ekimen berri onena. Etxeberri Goikoa baserria (Olaberria, Aitor Aranburuk aurkeztua (6.000 euro).
- Enpresan burututako ingurumen proiektu onena. Marmoles Txindoki (Beasain), Jesus Mari Ardanaz (3.000 euro).
- Enpresan burututako berrikuntza proiektu onena.
Hermes Medical Engineering (Ordizia), Jorge Fernandez.