Bazterrak aztoratuta ferian
Batzuen gorespenez eta beste batzuen ironiaz beteriko esamesak entzun genituen feriara iritsi bezain pronto. Izan ere, goizean goiz azaldu, eta bizpahiru orduz, TVEko Un país para comérselo saiorako grabaketa egiten ari ziren Juan Etxanobe aurkezlea eta David de Jorge sukaldari ezaguna. Postuz postu itzulia eman zuten, baina baita erosten ere, itxura hutsetik aratago, alegia. Feria aberatsa topatu zuten, gainera. Askotan San Joan sagarrak, San Joanetarako ezin izaten dituzte ekarri, edo ontze puntua justu antzean dutela, data errespetatzeagatik. Aurten ordea, barazki eta fruitu guztiak bezalaxe aurreratu egin dira. Erosleak ere halaxe ibili ziren, 10:00etarako denak salduta baitzituen Agustina Lopategik. Ondoan postua jarri ohi duen Altzagako Etxeberri Goiko ahizpa Arantxak berriz, lehen aire libreko lekak, borobilak, ekarri zituen. «Guk ez dugu negutegirik», azaldu du. Laster asko saldu zituen hauek ere, 2,5 euroan kiloa. India Mahatsak Aramako Zurutuza ahizpen postuan eros zitezkeen, kiloa 10 euroan. Geroz eta tomate, piper, leka… gehiago eta, aldiz, baba gutxiago, baina zegoena hiru euroan kiloa. Ziza garaia ere aurrera doa, asko murriztu da kopurua, zerrendan ikus daitekeenez, hemengo gutxi: kilo pare bat udaberriko ziza, beste hainbeste onddo eta 10 kilo gibel urdin. Hala ere, hemengoa ez bada nondik ekarria aurkitzen dute, eta aukera faltarik ez zen, lehenengo esnegorriak [...]
Batzuen gorespenez eta beste batzuen ironiaz beteriko esamesak entzun genituen feriara iritsi bezain pronto. Izan ere, goizean goiz azaldu, eta bizpahiru orduz, TVEko Un país para comérselo saiorako grabaketa egiten ari ziren Juan Etxanobe aurkezlea eta David de Jorge sukaldari ezaguna. Postuz postu itzulia eman zuten, baina baita erosten ere, itxura hutsetik aratago, alegia. Feria aberatsa topatu zuten, gainera.
Askotan San Joan sagarrak, San Joanetarako ezin izaten dituzte ekarri, edo ontze puntua justu antzean dutela, data errespetatzeagatik. Aurten ordea, barazki eta fruitu guztiak bezalaxe aurreratu egin dira. Erosleak ere halaxe ibili ziren, 10:00etarako denak salduta baitzituen Agustina Lopategik.
Ondoan postua jarri ohi duen Altzagako Etxeberri Goiko ahizpa Arantxak berriz, lehen aire libreko lekak, borobilak, ekarri zituen. «Guk ez dugu negutegirik», azaldu du. Laster asko saldu zituen hauek ere, 2,5 euroan kiloa.
India Mahatsak Aramako Zurutuza ahizpen postuan eros zitezkeen, kiloa 10 euroan.
Geroz eta tomate, piper, leka… gehiago eta, aldiz, baba gutxiago, baina zegoena hiru euroan kiloa. Ziza garaia ere aurrera doa, asko murriztu da kopurua, zerrendan ikus daitekeenez, hemengo gutxi: kilo pare bat udaberriko ziza, beste hainbeste onddo eta 10 kilo gibel urdin. Hala ere, hemengoa ez bada nondik ekarria aurkitzen dute, eta aukera faltarik ez zen, lehenengo esnegorriak ere inguratu baitzituzten.