Ataungo kirol finalak bihar goizean jokatuko dituzte
Ataunen apirilean hasita garatu dituzten herri mailako kirol lehiaketen finalak bihar goizean jokatuko dituzte, Auzoeta kiroldegian. Lau kiroletako azken partidak ikusteko modua izango da: frontenisa (10:00), tenisa (10:00), esku pilota (11:00) eta pal...
Ataunen apirilean hasita garatu dituzten herri mailako kirol lehiaketen finalak bihar goizean jokatuko dituzte, Auzoeta kiroldegian. Lau kiroletako azken partidak ikusteko modua izango da: frontenisa (10:00), tenisa (10:00), esku pilota (11:00) eta pala (12:00).
Hauexek dira finalistak:
- Frontenisa (10:00etan): Ander Larrion-Aimar Zaldua / (Iñigo Dorronsoro-Harri Herguedas) edo (Josu Munduate-Mikel Muñoz)
- Tenisa (10:00): Ekhi Sukia / Lander Imaz.
- Eskuz (11:00): Aitor Azkonobieta-Aimar Zaldua / Andoni Zubeldia-Josu Munduate.
- Paleta (12:00): Inazio Begiristain-Asier Tobar / Iraitz Goikoetxea-Imanol
- 13:00etan, sari banaketa.













