Ordizia Kirolean astearen barruan, umeentzako triatloia egingo dute bihar, larunbata, Altamiran. Hori dela eta, auzo horretako trafikoa eten egingo dutela jakinarazi du Ordiziako Udaltzaingoak. Mozketak, 10:00etatik 12:30era izango dira, bizikleta prob...
ETBko Finlandia saioak Ordiziako eta Beasaingo gazteen arteko desapiyua grabatu zuen duela bi aste, Ordiziako plazan. Programako arduradunek azaldu dutenez, bihar (larunbata) gaueko 21:30ean emango dute saioa. Gainera, hurrengo astetik aurrera, eitb-re...
San Joan Erronda Alaitasuna Errondaila eta Santikutz abesbatzarekin. Erdiguneko kaleetatik.
Ataunen apirilean hasita garatu dituzten herri mailako kirol lehiaketen finalak bihar goizean jokatuko dituzte, Auzoeta kiroldegian. Lau kiroletako azken partidak ikusteko modua izango da: frontenisa (10:00), tenisa (10:00), esku pilota (11:00) eta pal...
Lazkaoko Udalak Larreategin eraikiko dituen prezio itunduko etxeren bat —44 dira mota horretakoak— erosi nahi dutenek izena emateko azken eguna astelehena dute. Eskaera orriak udaletxean bete behar dira. Bestetik, Udalak gogorarazi du kanpoko igeri...
Ehunka sarrera saldu dituzte jada bihar Urretxun eta Zumarragan ospatuko den Elkartasuna Azaleratuz jaialdirako. Zea Mays, Willis Drummond, Betagarri, Ze Esatek! eta Sermond’s taldeek joko dute gauean, baina festa giroa arratsaldetik hasiko da. E...
Igandean egingo dute Lazkaoko mendizaleek kurtsoko azkeneko mendi buelta, Malkorrira (1.329m), Aralarren bihotzean. 9 urtetik gorakoentzat aholkatu dute antolatzaileek (San Benito ikastolak eta Amalur mendi elkarteak), desnibel aipagarria duelako ibilb...
Gaur goizaldean bi emakumezko atxilotu dituzte Ormaiztegin, lapurreta egitea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 22 eta 22 urteko bi emakumezkok, bidaia poltsa bat lapurtu zuten Ormaiztegiko taberna batean. Agiriak eta bankuko txartelak z...
Ekainaren 28an eta 28an Gazte Txokoko pareta margotuko dute, graffiti tailerrean. Izena emateko azken eguna datorren astearte, ekainak 21, izango da. Gazte Txokoan bertan ean daiteke izena.
Ekainak 23, osteguna: San Juan suaren ingurukoak: • 21:45etan: Legazpi Musika Bandaren kalejira jendea plazara biltzeko. • 22:20: Txalapartarien deia. Toberaz eta txalapartaz . • 22:30: Sua piztea (talde bakoitzeko batek) Txistulariek San Juan zo...
Armen Alardea egingo dute. 18:45etan Laubide kalean abiatuko da 20:30etan Euskal Herria plazan amaitzeko.
Europako musikaren eguna ospatzeko ekitaldia egingo du Doinua Musika Eskolak.
Ataungo Arrondo auzoan lau eguneko egitaraua prestatu dute auzotarrek, herriko eragile askoren laguntzarekin. San Martindik aurreraxeago, Urkillagara igotzeko bidegurutzearen inguruan dago auzoa. Hasteko, asteburua ekitaldiz bete-betea dute. Gaur gauean mahai-futbol txapelketak egingo dituzte Rafaelene tabernan, aurrena haurrentzat (izen-ematea 21:00-21:30) eta gero larrientzat (22:00-22:30). Sari bikainak jarri dituzte. Bihar ere lehiaketek izango dute pisua. Goizean, 11:00etan hasita, Arrondoko V. Mendi Bizikleta Proba jokatuko da haurrentzat, 12 urte artekoak multzo batean eta 12tik 15erakoak beste batean bereizita. Arratsaldean mus txapelketa, aurtengoa 22. aldia, jokatuko da, Rafaelenen. Lau erregera eta hiru ustelera da. Bikoteko 12 euro ordaindu behar da, eta lehenbiziko lau bikoteek jaso dituzte sariak: txapelak, diru-sariak, jatekoak, edariak… Igandean, goizetik iluntzera Lehen bi egunetako girotzearen ondoren, etzi, igandea, egun osoan izango da ikustekorik eta egitekorik Arrondon. Goizean mendi buelta egingo dute lehenbizi, 09:00etan abiatuta. Lopetxeko zubitik gora, Olatara igo eta Beamako zelaira joango dira. Hamaiketakoa han egin eta Loibe aldetik Arrondora jaitsiko dira. Jai eguerdirako toka txapelketa jarri dute, 21. aldia duena. Baztarrikako zelaian ariko dira. 12.30etik 13:00etara eman behar da izena (3 euro). Helduentzat lau sari ipini dituzte, eta 12 urtetik beherako haurrek ere izango dute ordaina: txapela, motxila eta kamiseta bana, lehen hirurek. Arratsalderako haur jolasak gorde dituzte. 17:00etatik [...]
Lazkao Kirol Elkartearen futbol eskolan izena eman nahi duten haurrentzako deialdia egin dute, Lazkaon. 2011-12 denboraldirako izena emateko orriak kiroldegian hartu behar dira. 2000tik 2003ra (bi urteak barne) jaiotako haurrak has daitezke, irailean, ...
‘Emanzipakzio’ planeko hausnarketaren ostean, herrian ekitaldiak eta herritar guztientzat jarduerak antolatzen jarraituko dute gazteek. Itsasondoko nerabeekin landu duten Emanzipakzio programa bukatutzat eman dute. Topaketa batekin amaitu zen, ma...