Bi emakumezko atxilotu dituzte, lapurreta egin dutelakoan
Gaur goizaldean bi emakumezko atxilotu dituzte Ormaiztegin, lapurreta egitea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 22 eta 22 urteko bi emakumezkok, bidaia poltsa bat lapurtu zuten Ormaiztegiko taberna batean. Agiriak eta bankuko txartelak z...
Gaur goizaldean bi emakumezko atxilotu dituzte Ormaiztegin, lapurreta egitea leporatuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 22 eta 22 urteko bi emakumezkok, bidaia poltsa bat lapurtu zuten Ormaiztegiko taberna batean. Agiriak eta bankuko txartelak zeuden poltsa horretan, eta lehendik lapurtutako kreditu txartel batekin, erreserba egina zuten Olaberriako hotel batean. Txartel horren pista jarraituz atxilotu dituzte ertzainek, gaur goizaldeko 2:00etan.
Olaberriako hotel horretatik deitu dute goizaldean Beasaingo ertzain etxera, bikote bat ustez liskarrean ari zela eta. Ertzainak bertara iritsitakoan, bi emakume aurkitu dituzte ibilgailu batean, eta 19 urteko mutil bat bestean. Bi emakumezkoak, Ormaiztegin izandako lapurretaren ustezko egileak zirela konturatu, eta atxilotu egin dituzte; izan ere, beraien autoan aurkitu dute lapurtutako bidaia-poltsa. Era berean, beste autoko mutila ere atxilotu egin dute, ustez beste bi emakumeetako bati eraso egin izana leporatuta.













