Elkartasuna Azaleratuz bihar Urretxun eta Zumarragan
Ehunka sarrera saldu dituzte jada bihar Urretxun eta Zumarragan ospatuko den Elkartasuna Azaleratuz jaialdirako. Zea Mays, Willis Drummond, Betagarri, Ze Esatek! eta Sermond’s taldeek joko dute gauean, baina festa giroa arratsaldetik hasiko da. E...
Ehunka sarrera saldu dituzte jada bihar Urretxun eta Zumarragan ospatuko den Elkartasuna Azaleratuz jaialdirako. Zea Mays, Willis Drummond, Betagarri, Ze Esatek! eta Sermond’s taldeek joko dute gauean, baina festa giroa arratsaldetik hasiko da. Eguerdian bazkaria egingo dute 150 lagunek karpan, eta gero, gaztetxeko pilota txapelketako finalak ospatuko dituzte Ederrena pilotalekuan. Atzetik, 18:00etan Ehunzango batukada kaleak girotzera aterako da eta festa giroa kaleetara irtengo da.
Kontzertuetarako sarrerak 10 euroan ari dira saltzen Goierriko hainbat lekutan:
• Zumarraga-Urretxu: Osaba, Huts, Berit, Fox, Kortaberri, Florida eta Motz tabernetan, pilotalekuan eta Gaztetxean.
• Legazpi: Arrano, Giroa, Karibe Zaharra eta Kukue tabernetan
• Beasain: Arrano eta Basakana tabernetan
• Idiazabal: Odei eta Xume tabernetan
• Ordizian: Orlegi, Leizea, Herriko, Kirkil eta Urdin tabernetan
• Segura: Elorripe tabernan
• Zaldibi: Joxepane eta Illati tabernetan
• Ataun: Troska tabernan
• Zegama: Itzala tabernan
Jaialdia Epidermolisis Bullosa duen 10 urteko Markel Lopez haurrari laguntzeko da, eta kontzertuen artean, bera protagonista den A flor de piel dokumentala proiektatuko dute.













