Gazte programa bukatu dute Itsasondon, eta asanblada osatu du gazte taldeak
‘Emanzipakzio’ planeko hausnarketaren ostean, herrian ekitaldiak eta herritar guztientzat jarduerak antolatzen jarraituko dute gazteek. Itsasondoko nerabeekin landu duten Emanzipakzio programa bukatutzat eman dute. Topaketa batekin amaitu zen, ma...
‘Emanzipakzio’ planeko hausnarketaren ostean, herrian ekitaldiak eta herritar guztientzat jarduerak antolatzen jarraituko dute gazteek. Itsasondoko nerabeekin landu duten Emanzipakzio programa bukatutzat eman dute. Topaketa batekin amaitu zen, maiatzean Irunen (Gipuzkoa), herri bakoitzeko proiektuak besteek ezagutu eta egitasmoan aritu diren gazteek ikasi dutena hausnartuta.
Gaztelekuaren inguruan elkartu diren Itsasondoko gazteek asanblada eratu dute, programa bukatu arren etorkizunean ere herri mailan eragile izateko. Izan ere, Gaztelekua erabiltzeko adin muga gaindituta, gazte asanbladaren bidez antolatuko dituzte aurrerantzean ekitaldiak.
Horietako bat gaur bertan izango da. Ginkana motako bizikleta-abilezia zirkuitua antolatu dute. 17:00etatik aurrera haurrek (mototxoekin) eta gazteek (txirrinduekin) ibili ahalko dute. Norberak eraman behar du ibilgailua.
Ibilbide motza baina betea
Asanbladan bildu den gazte taldeak hiru hilabete darama lanean. «Ibilbidea oso motza baina oso intentsoa izan da», diote dinamizatzaileek. «Herri bat bizitzeak ez du esan nahi herri hila zenik, lo zegoen grina bezpiztea baizik», diote gazteek, eta lanerako prest daudela gaineratu dute.













