Lazkaoko mendizaleak, kurtsoa agurtzeko, Malkorrira joango dira igandean
Igandean egingo dute Lazkaoko mendizaleek kurtsoko azkeneko mendi buelta, Malkorrira (1.329m), Aralarren bihotzean. 9 urtetik gorakoentzat aholkatu dute antolatzaileek (San Benito ikastolak eta Amalur mendi elkarteak), desnibel aipagarria duelako ibilb...
Igandean egingo dute Lazkaoko mendizaleek kurtsoko azkeneko mendi buelta, Malkorrira (1.329m), Aralarren bihotzean. 9 urtetik gorakoentzat aholkatu dute antolatzaileek (San Benito ikastolak eta Amalur mendi elkarteak), desnibel aipagarria duelako ibilbideak.
Igandean, Itzala tabernaren paretik 08:00etan abiatuko da autobusa (haurrek 2 euro ordaindu behar dute, helduek 5). Bazkalaurrerako itzuliko dira atzera Lazkaora, 14:00etarako. «Esanahi berezia» dauka Malkorrik lazkaotarrentzat, herriko mendizaleek 1942an jarri baitzuten lehenengo aldiz buzoia. Hiru aldiz berritu dute geroztik, azkena 2009an, San Benito ikastolarekin batera.