Quebrantahuesos proban bosgarren egin du Vazquez lazkaotarrak
Zikloturistek egutegian gorriz markatzen duten eguna da ekainaren 18a. Txirrindu zaleek hain maitea duten Quebrantahuesos proba jokatzen da egun horretan. Urte osoko entrenamenduek emandakoa erakusteko eguna izaten da. Larunbatean jokatu zuten lasterketa ezaguna Sabiñanigon (Huesca, Espainia), eta urtero bezala, goierritar ugarik parte hartu zuen. Angel Vazquez lazkaotarra izan da emaitzarik onena lortu due
Denera, 7.000 txirrinduzalek parte hartu zuten 205 kilometro luze dituen zikloturista martxa horretan. Ibilbidean, lau mendate igo zituzten Somport, Marie-Blanche, Portalet eta Hoz de Jaca.
Angel Vazquez, bosgarren
Goierritarren artean proba azkarren bukatu zuena, Angel Vazquez lazkaotarra izan zen. Sailkapen nagusian bosgarren egin zuen; Jose Belda irabazleak baino 9 minutu gehiago behar izan zituen proba osatzeko. Sailkapenean bigarrena, Kepa Vallejo arabarra izan zen, eta hirugarrena, Oleg Chuzhda ukrainiarra.
Sailkapen naugusiko lehen 50 postuetan erreparatua hainbat goierritar daude, azkarrenen artean. Ander Perez zegamarra, esaterako, 19. postuan sailkatu zen, 5:48:20eko denborarekin. Haren atzetik sartu ziren helmugan Aitor Arza lazkaotarra (5:48:21) eta Jon Dorronsoro ataundarra (5:48:26). Ion Zeberio lepazpiarra 28. sartu zen, 5:51:42ko denborarekin. 31. postuan bukatu zuen Zumarragako Xabier Soraluzek. Itsasondoko Jon Garmendia (5:52:28, 41. postua), Beasaingo Julen Gonzalez (5:55:32, 43. postua) eta Urretxuko Alex Perez (5:56:26, 45. postua) ere aurreneko 50 postuetan sartu ziren.
Proba bukatu zuten 6.875 txirrindulaietatik %1,16k bakarrik bukatu zuen proba 6 orduren azpitik; horietatik 9, goierritarrak.
Emakuezkoen artean aipatzekoa da Inma Aranburu idiazabaldarrak egindako lana. Aranburu bere kategorian 10. izan zen. Ibilbidea osatzeko 7 ordu, 4 minutu eta 2 segundo behar izan zituen.
Proba, «oso gogorra»
Parte hartzaileek, zikloturista proba hau «oso gogorra» dela aipatzen dute. «Aurretik bizikletan kilometro asko egin behar izaten dira Quebratahuesos proba bukatzeko».
Ibilbidea osatzeko 7 ordu baino gehiago behar dituzten txirrindulariek, bizikleta gainean egiteko ordu asko direla aipatzen dute; «azken bi orduak oso luzeak egiten dira, ia indarrik ere ez zaizu geratzen». Proba gogorra izanagatik, errepide bazterretik jasotzen dituzten animoak eskertzen dituzte. «Jendearen animoek indar handia ematen dute».
Proba behin egiten duenak, hurrengo urtean ere errepiakatzeko gogoa izaten du. «Proba honek badu zerbait berezia bizikletan ibiltzen den jendearentzat».
Beste behin ere, Goierrin txirrindularitzarako afizioa nabarmen geratu da Quebrantahuesos proban.












