Orioko taldeak proba bikaina egin zuen, iaz Zumarragak egindako marka gaindituz eta errekor berria 48 plazatan ezarriz.
Zumarragako eta Urretxuko udalek diru laguntzak eskatzeko bi deialdia egin ditu, ikasleentzat bata eta merkatarientzat bestea.
Beasainen lehen aldiz antolatu duten film laburren lehiaketan parte hartzeko hamazazpi lan aurkeztu dituzte guztira. Hala jakinarazi dute Akkua eta taZEBAez enpresetako arduradunek, eta lehiakeetako antolatzaileek. Lan horietatik bederatzi, beasaindarr...
Bareak merkatari eta ostalari elkarteak apirilean egin zuen moda desfileko argazkiak, elkarteko hainbat dendetako erakusleihoetan jarri dituzte, herrian zehar banatutako erakusketa osatuz. Denda bakoitzak desfilerako utzitako arropekin jantzita agertzen diren modeloen argazkiekin osatu dute erakusketa elkartekoek. Guztira hamasei dendek parte hartu zuten apirilaren 9an Loinazko San Martin plaza azpian egin zen desfilean. Denda bakoitzak, salgai dituen hainbat produktu utzi zizkion antolakuntzari desfilea egiteko. Denda bakoitzean dagokion arroparen araberako argazkiak jarri dituzte. Erakusleihoz-erakusleiho jarritako argazkiekin osatu duten erakusketa berezia, ekainaren 30era arte ikusi ahalko da. Moda pasarelaren helburua herriko merkataritza eta ostalaritza indartzea zen, eta horretarako elkarteko merkatariek proposatu zuten ekimena izan zen desfilea. Orduan Fotoetxe eta Foto Alzuri dendetako argazkilariek ateratako argazkiak dira orain erakusleihoetan ikusi daitezkeenak. Eskerrak emateko Denda bakoitzean salgai dauden produktuen berri emateko antolatu zuten desfilea Bareak elkartkeo merkatariek, herritarrei eta goierritarrei Beasaingo dendetan zer erosi dezaketen erakutsiz. Jende asko joan zen desfilea ikustera, eta ikusle eta erosle guztiei eskerrak emateko ere aprobetxatu nahi dute erakusketa. Andreak jantziak, Aranburu oinetakoak, Argi optika, Boutique Agnes, Cortes, Itak, Jauregi optika, Kux-kux, Malda, Mirari, Naia lentzeria, Ol-Laia, Otea, Pergola, YS Harriak eta Osagarriak eta Zuretzat dendetako arduradunek utzi zituzten desfilea egiteko beharrezko arropa eta osagarriak, eta Fashion ilapaindegian eta Sybonei [...]
Uztailaren 15ean igaroko da lasterketa bi herrietatik, 19:30etik 23:00etara; tarte horretan lan egiteko prest leudeken pertsonen bila dabil mendi taldea.
Egunean zehar antolatutako ekintzetan jende ugari ibili zen; kontzertua izan zen, dena den, jendetsuena, milatik gora ikusle bildu baitzituen....