Armen alardea eta San Joan sua bihar Legazpin
Bihar arratsaldean Armen alardea ospatuko dute Legazpin. Fusilero konpainiak 18:45ean abiatuko dira Laubidetik, Goiherriren ondotik. Euskal Herria plazarantz joko dute. Bidean, Bikuña jauregian geldialdia egingo dute 20:00etan. 20:15ean parte hartzail...
Bihar arratsaldean Armen alardea ospatuko dute Legazpin. Fusilero konpainiak 18:45ean abiatuko dira Laubidetik, Goiherriren ondotik. Euskal Herria plazarantz joko dute. Bidean, Bikuña jauregian geldialdia egingo dute 20:00etan. 20:15ean parte hartzaileen zenbaketa egingo dute plazan eta 20:30ean amaiera emango diote alardeari, Plazaola kalean erromeria eginez. Urtatza, Plazaola eta Bikuña konpainiek hartuko dute parte alardean.
21:45ean Legazpi Musika Banda kalejiran irtengo da, jendea plazara biltzeko. 22:20ean egingo dute txalapartariek deia, toberaz eta txalapartaz. eta 22:30ean piztuko dute sua, azkenik. Txistulariek San Juan zortzikoa joko dute eta bitartean herritarrek dantza egingo dute herritarrek. San Juan Legazpin Abestia ere abesttuko dute herritarrek, abesbatzako kideek gidari lanak egiten dituztela. Bedaioko ingurutxoa, bertsolariak eta erromeria ere festaren zati izango dira, eta suaren gainetik jauzi egiteko tartea ere irekiko dute.