Beasaingo jubilatuen elkarteak 29 urte betetzen ditu aurten, eta igandean jaialdia egingo dute. Araingoiti egoitzan, 10:00etan, egingo duten mezarekin hasiko dituzte ospakizunak jubilatuek, eta 12:30ean hamaiketakoa egingo dute egoitzan. Sabela beteta,...
Hauteskundeen ondoren Zerainen dagozen zurrinbiloari irtenbidea ematen saiatzeko, Auzitegi Konstituzionalera jotzea erabaki dute herritarrek. Astelehenean Auzitegi Gorenak hauteskundetako emaitzekin gertatutakoa akatsa zela onartu arren, PP alderdiari ...
Futbol zazpi txapelketa amaitzear da Legazpin. Finala zapatuan, hilak 25, jokatuko dute, egun osoko kirol jaialdiaren barruan. Burkina Faso eta The Kulebras taldeek jokatuko dute finala, iazko eta duela bi urteko txapeldunek, hurrenez hurren.17:00etan ...
Aspaldiko ohitura da Beasainen ekainaren 23an San Joan arbola jartzea. Azken urteetan ordea, ohitura galduta egon da eta iaz berreskuratu zuten. Aurten ere jarriko dute arbola Igartza jauregiaren ondoan, zubiaren ertzean. Bihar arratsaldean, nahi dute...
Uda atzo hasi bazen, ongietorria bihar egingo diote olaberritarrek, herriko jai nagusiak, sanjoanak, ospatuz. Lau eguneko egitaraua prestatu du Udaleko Kultura Batzordeak. Bihar iluntzean San Joan bezperako ohiturazko tradizioekin hasi, eta igandean kirol kutsuarekin bukatu arte. Udaletxeko balkoitik txupina bota ondoren, urteko gau magikoena prestatzekoak izango dira lehen ekitaldiak, bihar: loreak bedeinkatu, tantaia zutitu eta sua piztu, dantzariekin eta txalapartariekin. Afari mokadua plazan bertan egiteko modua izango da, Lumagorri markako oilaskoa erreta, Gernikako piperrak eta sagardoa zotzetik emango baitute. Jaiak lau egunean badira, beste horrenbeste janari edo edari dastatze izango dira: bihar oilasko, piper eta sagardo; San Joan eguerdian udalak jarritako hamaiketakoa, eta iluntzean arkume txuletatxoak parrillan; eta larunbatean taloak eta sagardoa. Haurren eguna larunbata da. Gipuzkoako Itzulia, zapatuan Olaberriko Arkupe elkarteak urtero antolatu ohi duen Gipuzkoako Itzuliko etapak ere ez du hutsik egingo jaietan. Juniorren itzuliko lehen etapa jokatuko da Olaberrian hasi eta buka, 75 kilometroan. Lierni bi aldiz, Olaberria —bitan, azken igoera Ojarbi aldetik— eta Gabiria igoko dituzte. Gipuzkoako Itzuliko aitzinetapa (2,5 km) etzi da, Aian; igandean Andoainen (85,2 km) eta astelehenean Zarautzen (92,5 km) dira bigarren eta azkeneko etapak. EGITARAUA Osteguna, ekainak 23 18:50. Txupinazoa. 19:00. Lore bedeinkapena. 19:30. San Joan arbola zutitu. 20:30. Oilasko erre, piper [...]
Hilabeteko lehiaketen ondoren, larunbatean bukatu ziren Ataunen XVIII. Kirol Jarduerak, jokoan ziren lau pilota moldeetako azken neurketak eginda. Frontenisean, tenisean, eskuz eta paletan aritu dira ataundarrak. Finalak zapatu goizean jokatuko zituzte...
Zumarragako Udalak erremontea bezala modalitatea bultzatu nahi du herrian; maila honetako final bat hemen jokatzea ''garrantzitsua'' dela esan du Mikel Serrano...
Bihar arratsaldean Armen alardea ospatuko dute Legazpin. Fusilero konpainiak 18:45ean abiatuko dira Laubidetik, Goiherriren ondotik. Euskal Herria plazarantz joko dute. Bidean, Bikuña jauregian geldialdia egingo dute 20:00etan. 20:15ean parte hartzail...
Legazpiko Andraitz saskibaloi taldeak 25. urtemuga ospatu du, eta larunbatean, 120 lagun bildu ziren Bikuña kiroldegian. Ospakizunak hasteko, hainbat partida jokatu zituzten. Tximista taldeko haurrek irabazi zuten saskibaloi txapelketa. Jaurtiketa li...
Atzo kanpaina berri bat abiarazi zuten Legazpin. Baietz Txukun mantendu. Legazpi garbiagoa zuri esker lelopean, herritarrak herria garbi mantentzearen garrantziaz kontzientziatzen saiatuko dira. Zakarrontziak gehiago erabiltzea eta birziklatze edukiontziak era egokian erabiltzea sustatuko dute. Horretarako bi ingurumen hezitzaile egongo dira. Parkeetako erabiltzaileen inplikazioa eskatuko dute hauek, haiekin hitz eginez, eta sentsibilizazioan eraginez. Hauez gain, tabernarien eta dendarien lagunza ere eskatuko dute kanpainan zehar. Horretarako, bi ingurumen hezitzaileak dendetatik eta tabernetatik pasako dira. Kaleko jendearekin ere hitz egingo dute, jarrera «egokiak» lantzeko eta herritarrek gai honen inguruan dituzten proposamenak jasotzeko. Herriko hiru guneren arteko lehiaketa moduan planteatu dute kanpaina: Euskal Herria plazan, Laubiden eta Latxartegin. Epekako programa Euskal Herria plazan herenegun hasi ziren lanean hezitzaileak. Bihar arte egongo dira hemen, dendariekin eta tabernariekin hitz egiteko. Kanpainaren leloa duen karteltxo bat ere banatuko diete, ahal eta nahi badute erakusleihoan jar dezaten, mezuaren zabalkundean lagunduz. Ekainaren 27tik uztailaren 3ra, berriz, plazan dagoen jendearekin hitz egingo dute hezitzaileek. Laubide kalean eta parkean uztailaren 4tik 8ra tabernariekin eta dendariekin hitz egingo dute eta uztailaren 11tik 17ra, aldiz, herritarrekin. Latxartegin azkenik, tabernariekin eta dendariekin irailaren 5etik 9ra hitz egingo dute. Hil bereko 12tik 18ra parkeko jendearekin hitz egingo dute. Hezitzaileak egun batzuetan goizez joango dira, eta [...]
Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du uztaileko lehen astebururako. Uztailaren 2an, larunbata, Guara mendizerrara joango dira (Huesca, Aragoi), eta bertan Gorgas Negras arroila jaitsiko dute, Alcanadre ibaian behera. Igandean berriz, uztailaren ...
Hamar kontzertu egin dituzte ekainean zehar; kalean igandean egin zuten emanaldia berritasun bezala aurkeztu dute, lehenago zen egitekoa, baina eguraldi txarragatik atzeratu...
Beasain, Altsasu, Orereta, Etxarri, Getaria, Legazpi, Durango, Lesaka eta Urretxuko eta Zumarragako taldeak aritu ziren dantzan; guztira 10 talde.
Juan de Lizarazu erakusketa aretoan izango dira ikusgai tolosarraren lanak, uztailaren 3ra bitartean.