Arrate Garin azkartasuneko Gipuzkoako sega lehiaketan, igandean
Gipuzkoako azkartasuneko sega txapelketa igandean jokatuko da Zizurkilen, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak antolatuta. Parte hartuko duten 17 segalarien artean goierritar bakarra dago, Arrate Garin legorretarra. 11 gizonezkok (100 metro koadro) eta s...
Gipuzkoako azkartasuneko sega txapelketa igandean jokatuko da Zizurkilen, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak antolatuta. Parte hartuko duten 17 segalarien artean goierritar bakarra dago, Arrate Garin legorretarra. 11 gizonezkok (100 metro koadro) eta sei emakumezko (35 m.) lehiatuko dira. Azkartasunaz gain txukuntasuna ere kontuan hartuko diete. Igandean 18:00etan hasiko da.













