Atzo San Joan suaren bueltan dantzan ibili eta gero, giro ederrean hasi dituzte festak Seguran. Gaur ere, eguraldia lagun, jende ugari bildu da goiz eta eguerdi parteko ekitaldietan. 12:00etan, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso kantuan ari...
Ekainak 24 gaur, San Joan zaindariaren festa-eguna ospatzen ari dira gaur Olaberrian, Goierriko eta Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala. Eguneko egitaraua meza entzunez hasi dute olaberritar askok. Ondoren frontoian elkartu dira, Udalak eskainitak...
(Gipuzkoako Hitzan argitaratua, gaur) Euskal pilotako jokamolde ugariren sorburutzat hartzen da boteluzea, zenbaiten iritzian baita tenisarena ere. Gaur egunean modalitate ezezaguna den arren, antzina-antzinatik jokatu izan da Euskal Herrian. Azken uhartea Zuberoa izan da, orain 50-60 urte arte ohikoa baitzen hango plazetan kirol horretan aritzea. Ikastolen Elkartea, Xiba jokoen bitartez, ezagutarazteko ahaleginean ari da orain, eta «pixkanaka» gizarteko eremu zabalagora iristen ari da boteluzea. Seguran Boteluze Eguna ospatuko dute bihar, lehendabiziko aldiz. San Joan jaien egitarauaren barruan txertatu dute pilota molde zaharraren ikuskizuna. «Ugariak dira gure ondareko jolas, joko eta kirolak. Horietarik zenbait galdu egin dira, beste zenbait zokoratu, gutxietsi. Eta gutxi batzuk, berriz, erabili eta eraldatu. Baina guztietatik bakarren bat aipatu beharko bagenu, dudarik gabe euskal pilota litzateke. Hori da munduan gehien zabaldurikoa, eta bere izenean jatorria aitorturik atxiki zaion bakarra», dio Xibak aurkezpen oharrean. Pilota nabarmenena, eta boteluzea guztien arbaso. Euskal pilotaren sustraiak, jatorria eta garapena ikertzen hogei urte daramate. Pilotaren erreferentzia zaharrak «askotarikoak» badira ere, «testigantza ziurrena eta gertuena» boteluzearena dela ondorioztatu dute. Nahiz azken aztarnak Zuberoan geratu, Euskal Herriko leku askotan iraun dute testigantzek: mendietako toponimian, batetik; gerora herri askotan dauden botaharrietan, bestetik. Artzainen arteko jokoa Zuzeneko jokoa da boteluzea, bi talde aurrez aurre jartzen dituena. [...]
Datorren asteazkenean, ekainak 29, World Cafe egitasmoko ondorioetatik proposamenak ateratzeko solasaldia egingo dute Legazpin. Pasa den maiatzaren 28an ospatu zuten Elkarrekin Egunaren baitan egin zuten World Cafe-a, eta bertan herria eraldatzeko prop...
Goierri Garaia lasterketa taldeak antolatuta, etzi Legazpiko I. Duatloi Txikia ospatuko dute. Bikuña futbol zelaian egingo dituzte lasterketak eta 1995. urtetik aurrera jaiotakoei zuzenduta egongo dira. Parte hartzaileak 5 mailatan bereiztuko dituzte ...
LAPKE Lazkao Antzar Pilota Kirol Elkarteak antolatutako Goierri Beheko zortzi udalerritako eskola-umeen pilota txapelketa bihar bukatuko da, finalak jokatuta. Lazkaoko plazako pilotalekuan, 18:00etatik aurrera lehiatuko dira hiru herritako sei talde, a...
Gipuzkoako azkartasuneko sega txapelketa igandean jokatuko da Zizurkilen, Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak antolatuta. Parte hartuko duten 17 segalarien artean goierritar bakarra dago, Arrate Garin legorretarra. 11 gizonezkok (100 metro koadro) eta s...
Kartzela hitza entzuten dugunean zuzenean espazio txikiko lokal bat eta burdinezko barrak datozkigu burura. Horiek dira ezaugarririk nabarmenenak, baina batetik bestera badaude aldeak, eta zer esanik ez, historian atzera egiten badugu, egungo kartzelek eta lehengoek ez baitute antzik. Antzinako kartzelak nolakoak ziren ikusteko ordea, filmetara edota liburuetara jo behar izaten dugu normalean, osorik gutxi baitaude. Zeraingo kartzela da horietako bat, aurten 300 urte bete arren ia garai hartako itxura mantentzen du. Bisitaria udaletxearen beheko partean dagoen Ostatutik barrena sar daiteke Zeraingo kartzelaren barrura. Ez da oso handia, baina garai hartako beharrei erantzuteko adinakoa bai. Horma lodiak ditu, haritz egurrezko oholez estaliak eta zur bereko habe sendoekin. Bertan preso bat baino gehiago lotuta edukitzeko zurezko zepoa eta kate sendoak ageri dira. Erabakia 1705ean hartua 1705eko ekainaren 18an erabaki zuten udalbatzarrean Olabide baserriko orubetan udaletxea eraiki behar zela. Hitzarmen-agiriko baldintzen artean, bazen bat esaten zuena, egingo zen eraikuntza berriak abereentzat ikuiluak behar zituela izan eta horrekin batera baita kartzela, biltegia, labea, ostatua eta bozadera ere. Garai hartan ohikoa izaten zen udaletxeetan gela batzuk kartzeletarako erabiltzea. Gipuzkoako Batzar Ngusiek ere maiz hitz egin zuten probintziako herri bakoitzak bere kartzela edukitzearen beharraz. Horrela udaletxearekin batera 1711. urtean eraiki zuten Zeraingo kartzela. Eraikina bere osotasunean [...]
Atzo arratsaldean jetsi zen elizako kanpandorretik jai giroz betetako pertza, eta suziria eta fideoak jaurtita, igande gauerdira arte festa egitea izango da segurar gehienen lana. Gaur San Joan eguna dute Seguran, eta ohiko prozesioarekin batera, herri-kirol saioa eta bertsolarien saioa egon dira eguerdian. Mozorrotuen eguna ere bada, eta eguerdirako batzuk eguneroko itxurak etxeak utzita agertu badira ere, arratsaldean mozorrotuko dira herritar gehienak. Bihar berriz, koloredun alkandorak jantzi eta koadrilen eguna ospatuko dute. Haurren eguna ere bihar izango da, eta danborradarena. Hauek dira, Segurako San Joan jaietako lehen irudiak:
Olaberrian San Joan bezperan jarri ohi duten San Joan arbolak ezbeharra eragin zuen atzo arratsaldean. Tantaia zutitzen ari zirela, zuhaitz ipurdia oinarritik irten eta publiko artera erori zen. Urtebeteko mutikoa harrapatu zuen azpian. Buruan kolpea h...
Legazpiko kultur etxean udako ordutegiak abiarazi dituzte. Liburutegia, esaterako, 10:00etatik 14:00etara irekiko dute irailaren 10era arte, eta abuztuan ere irekita egongo da. KZ Gunea, aldiz, 9:00etatik 13:00etara egongo da zabalik eta tutorearekin. ...
Ataungo Aizkoate kultur elkarteak bazkideen arteko festa eguna antolatu du biharko, larunbata. Arratsalde osoan ekitaldiak eta ikuskizunak izango dira, eta jaiari bukaera afariarekin emango diote, bertsolariek lagunduta. Lehenbizi, 17:00etarako, toka t...
Los Zopilotes Txirriaos musika talde nafarrak disko berria atera du. Eneko Dorronsoro ataundarrak jotzen du, eta Aiako Santa Isabel festetan zuzenean entzuteko aukera izango da uztailaren 2an, larunbata, kontzertuak egingo baititute Zopilotesek, Lakete...
Ordiziako Santa Ana jaiak gerturatzen ari dira eta haurren aurreskuan parte hartzeko izen ematea ekainaren 27an, astelehenean, egingo da, Milagrosako ikastetxe zaharrean arratsaldeko 17:00etatik 18:30era. Umeek bikoteka (neska eta mutil) apuntatzea gom...
Lekeition egin zen pasa den larunbatean proba; Donostiako Kraff-Atlético taldearekin aritu zen; taldeka Euskadiko txapeldun ere izan zen urretxuarra.