Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 12 baserritarrek Euskadiko Abere Ustialekuen XI. Txapelketako sariak jaso dituzte, gaur eguerdian, Zaldibiako Goizane etxaldean. Herrialdeko bakoitzeko aldundiak probintziako hiru onenak saritu ditu, milana euro eta garaiku...
Aimar Maiz — ‘Antolatu, borrokatu, herria xirikatu’ goiburuarekin, 14. aldiz Gazte Festak izango dira bihartik larunbatera bitarte Zaldibian. Gazte asanbladak ondu du egitaraua, eta denetariko ekitaldiak ipini dituzte. Bi gautan kontzertuak, irteera, otorduak, eta herrian horrenbesteko sona hartu duten pilota txapelketako finala eta sagardo dastaketa daude tartean. “Zaldibiarrak arkakusoak gara tradizioak dioenez, eta beraz xirikatzaile iaioak. Herritik eta herriarentzat antolatu ditugu aurten ere Gazte Festak, jaia eta borroka uztartuz eta egitarau anitza osatuz”, azaldu du Gazte Asanbladak. Gazte Festak izanagatik, patxadatik ekingo diote, bihar arratsaldean. Jubilatuekin tertulian aritzeko asmoa dute, txokolatea hartuz, garai bateko eta oraingo kontuak elkarrekin banatzeko: garai bateko bizimodua nolakoa zen, herria nola aldatu den… jakin nahi dute gazteek, adinekoen esperientziatik. Bihar gauean afari mokadua plazan egiteko gaia bertan sukaldatuko dute: entsalada eta patata tortilla daude menuan, eta lehiaketatxoa jarri dute, prestatzeko. Jai herrikoia ostiralean Zaldibiarren artean sustraitu den arrata etzi izango da. Sasipilotari finala jokatuko dute Adur Mendizabalek eta Eneko Aristi Bixi-k, buruz buru, Resti pilotalekuan. Lehen aldiz fronteniseko lehiaketa ere egin dute, neska-mutilak bikotean. Odei Irastortza-Nahikari Lopez eta Xabier Irastortza-Estitxu Mujika bikoak ariko dira azken partidan. Ondoren, V. Sagardo dastaketan elkartuko dira herritarrak. Hamahiru sagardotegitatik ekarri dituzte botilak. Urterik urte eskaintza handitzen ari dira. Zapatuan [...]
Lazkaoko Elosegi kaleko lanak behin bukatuta, ostiralaz geroztik irekita dago atzera ibilgailuentzat. Lazkaoko erdiguneko trafikoaren antolamendua lehengora itzularazi dute. Senpere aldetik sar liteke, eta herrigunetik alde hartarantz ere joan liteke o...
Gaur eguerdian hasiko dira Mutiloako San Pedro jaiak. Urtero bezala, kanpai hotsekin eta txerriaren etorrerarekin estreinatuko dituzte festak; aurten gainera, hainbat berrikuntza ere izango ditu sanjoanetako egitarauak. Festen aurreneko egunean, paella jana egingo dute mutiloarrek herriko frontoian. Bazkal osterako punttu txapelketa antolatu dute. Giroa alaitzen egun guztian zehar Gari eta Iñaki trikitilariak arituko dira. Jai giroak bihar arratsaldean izango du jarraipena Mutiloan. Azken asteetan herritarren artean jokatu den pala lehiaketako azken partidak jokatuko dira. Ondoren, patata tortilla lehiaketa egingo dute. Afari legea egiteko tortillak jateko aukera izango da. Aurtengo egitarauko berritasunetako bat, herrian euskal dantzak ikasten aritu den taldeak plazan egingo duen erakustaldia da. Kurtsoan zehar ikasi dituzten euskal dantzak herritarren aurrean egingo dituzte. Toka jokoan abilena nor den ikusteko lehiaketa ere gingo dute. Giroa alaitzeko Iñaki Olarte eta Andoni Elortza trikitilariak izango dira. Sagardo dastaketa etzi Mutiloako festen barruan sona handiena duen ekintza da sagardodastaketa. Ostiralean 20:00etatik aurrera, Gipuzkoako hainbat txokotako 26 sagardotegi ezberdinetako sagardoa dastatzeko aukera izango da. Sagardoari laguntzeko taloak eta pintxoak jateko aukera ere eskainiko da. Sagardoarekin zintzurra busti ondoren, afaldu nahi duenak, oilaskoa jateko aukera ere izango du. Gauean, dantza egin nahi duenak ez du aitzakiarik izango. Joselu Anaiek joko dute herriko plazan. Ostiralekoarekin nahikoa [...]
Lau eguneko festak, urteko jai nagusiak, igandean bukatu zituzten Olaberrian. Kirol arloari eskainitako eguna izan zen igandekoa, aurreko bi jardunaldietako oturuntzen ondotik. San Joan egunean, ostiralean, herritar asko elkartu zen eguerdiko ekitaldietan. Meza entzun ondoren, pilotalekuan hamaiketako oparoa zegoen denentzat, Udalak eskainia eta Zezilione ostatuak jarria. Mahaika banatuta ehundik gora olaberritar bildu ziren. Aurtengo jaietako izarra gastronomia izan da. Hamaiketakoa ez ezik, iluntzean arkume txuletatxoak erreta saldu zituzten plaza inguruan. Asteburuaren ataria izaki, afari mokadua bertan egin zuten askok. Baita larunbatean ere, sagardo eta talo dastaketen aitzakian. Asier Gandarias irabazle Olaberriko sanjoanetan ohitura den Gipuzkoako txirrindulari itzuliko etapa Asier Gandarias lazkaotarrak (Caja Rural) irabazi zuen, larunbatean. Bezperan hasi zen juniorren itzulia Aian (Gipuzkoa), eta Pello Olaberria mutiloarrak erlojupekoa irabazita jantzi zuen elastiko horia Mikel Aristi bergararraren soinera igaro zen, Gandariasengandik 7 segundora bigarren iritsi baitzen helmugan. Igandean Andoainen berretsi zuen Aristik lidertza, irabazita. Caja Rural talde goierritarrak daukan kemena erakutsi zuen Goierriko errepideetan. Etapa irabazteaz gain, taldekako sailkapenean lidertza hartu du. Mendiko sariketan, bestetik, Iker Azkarate lazkaotarra dago buru. Eguneko ihesaldi aipagarrietan mutilen bat uneoro izan zuen ihesaldietan aurrean. Ojarbi aldeko azken igoerak pasatu zen benetako galbahea. Itzuliko indartsuenak banaka-banaka iritsi ziren Olaberrira, segundoetako tartearekin. Atzo iluntzean bukatu zen Itzulia, [...]
Barazki asko erre ditueneko kontua ahoz aho ibili da, baina datozenak aurreratua datozela ere begi bistakoa da, gaur ekarri dituzten lehen leka gorriak (5 euro kiloa) eta igitaia motakoak (6 euro). Azken hauek dira leken artean estimazio handiena dutenak, gutxiago ematen dute, baino mami hobea duteneko fama dute. Eta formak ere bereizten ditu, izenak izanaren marka du, igitaiaren itxura alegia. Leka gorria esaten zaiona, berriz, gordina gorrizka kolorekoa da, egosterakoan kolore hori galdu egiten du. Poliki poliki geroz eta ezagunagoa eta preziatuagoa da, Maria Jesus Mujika Baliarraingoak esaten duenez. Denak aire librekoak ziren. Lasatarrak oporretan «Gaur San Pedro, plazan dantzarako adina leku». Hala esan digute iritsi orduko, plaza barruan Lasaren postuak utzitako hutsunea nabarmenduz. Haren inguruan elkartu ohi da kuadrila mordoxka asteazkeneroko feriaren aitzakian, perretxiku kontuak, eguraldiaren gorabeherak eta asteko gertakizunak aipagai, hamaiketako ederrak egitera joateko topaleku izaten baita. Lasatarren oporrak ez dira oharkabean pasatzen! Gainera honen faltan perretxiku eta onddo eskaintza askoz murritzagoa zen. Udaberriko zizen denboraldia bukatu da. Hemengo gibelurdin eta onddoak ekarri dituztenak, gutxi baziren ere, zuzenean tabernariekin egin dituzte tratuak, eta Baliarraingo Edurneren mahaian zegoen gibelurdin, zizahori eta onddoz osatutako kiloa izan ezik, gainerako guztiak Basoakoak zituzten. Feriara ere bizikletan Hala ibili dira gaur momentu berean [...]
Bear Pintura Zaletuen elkarteak antolatutako ikastaroetan parte hartu duten ikasle helduen lanak, Usurbe antzokiko erakusketa aretoan daude igandera arte. Urtean zehar ikasleek egindako lanekin osatu dute erakusketa, eta guztira, 42 koadro zintzilikatu...
zingizango.com • Zingi Zango webgunean pasa den zapatuko futbol zazpi txapelketaren finaleko irudi gehiago jarri dituzte ikusgai. Sartu galerian:
San Pedro inguruko ospakizun «benetan ederra» izan zuten larunbatean Ataungo Aizkoate elkartean. Mende erdia gaindituta, elkartekideek fin segitzen dute soziedadearen urtemuga ospatzen. Toka txapelketa —25 partaide— Joakin Aldabek irabazi zuen, 6...
Kirolari ataundarrek bi garaipen esanguratsu lortu dituzte asteburuan. Atletismotik eta esku pilotatik etorri dira txapela bana. Ordiziako Txindoki elkartean dabilen Janire Agirre Espainiako txapeldun da 300 metroko korrika proban. Castellon (Herrialde...
Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak San Pedro bezperako erromerian antolatu ohi duen tortilla lehiaketak baditu irabazleak: elkarte edo tabernei dagokion saria Koiote tabernak jaso zuen, eta herritarrena Jon Insaustik. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagun...
Goierri Beheko Eskolaumeen V. Pilota Txapelketa larunbatean bukatu zen, Lazkaon. Azken partidak jokatu zituzten 28 pilotarik —argazkian—, Eskola Kirola bukatu orduko maiatzean hasi eta zortzi herritan kanporaketak gainditu dituztenak. 2002an jaiota...
Ataungo hiru auzo nagusien artean, egutegian lehendabizikoaren festak asteburu honetan ospatuko dira: santixabelak, Aian. Hiru egun hartuko dituzte, bezpera, zaindariaren festaburua eta biharamuna. Astebukaera osoa ia atsedenik hartzeko betarik gabe hornitu dute egitarauz. Haurrentzako pentsatuta jarri dute lehen jai-eguna, ostiralekoa. Larunbata zaindariaren gorespeneko ekitaldiekin hasi eta Aian horren ohikoa den kontzertu indartsu batekin bukatuko da. Igandea, berriz, parranda ondorenerako ikuskizunekin jantziko dute, nahiz eta bukaerarako plater zaporetsua utzi duten: sagardo eta sardina banaketa. Zopilotes, Indarra eta Laket Festaleku handi izateko irrikari fin eusten dio Aiak. Garai bateko Minxoriak talde mitikoaren emanaldiak, edo berrikiago Gozategiren erromeria jendetsuak izan diren oholtzara hiru musika talde gonbidatuko dituzte, larunbat gauerako: Los Zopilotes Txirriaos iruindarra, Indarra eta Laket. Kojon Prieto y los Huajalotesen ondorengoek disko berria aurkeztuko dute, taldekideen artean Eneko Dorronsoro ataundarra dela. Jan-edanak ere egunero hartuko du tokia. Etzi gauean herri afaria izango da, eta zapatuan oturuntza eskaintza bikoitza dago: herri bazkaria, eta gazte afaria. Eraztuna hatzera bezainbeste urte sasoiari jan-edanik ezkontzen bazaio, uda aldean sardina erreak eta sagardoa dira horiek. Igande arratsean banatuko dituzte, dantza lehiaketa bukatutakoan, Santa Ixabel jaiei aurtengoz agurra goitik egiteko. Dantza solte txapelketa Zilarrezko ekitaldia iaz bete ondoren, 26. ekinaldiarekin jarraituko du aurrera Aiako Dantzari Txiki txapelketak. Ohi [...]
Ostegun arratsean hasi eta igande gauera arte, bero handiarekin baina festa giro paregabean ospatu dituzte sanjoanak Seguran. Urtero bezala, pertzaren jaitsierarekin hasi zituzten festak ostegunean, eta San Joan suarekin espiritu txarrak erre zituzten ondoren. Ostirala, San Joan eguna, alai eta dotore joan zen Segura aldean. Eguerdian hamaiketakoa egin zuten udaletxe aurrera hurbildu zirenek, eta ondoren, herri kirol erakustaldiaz gozatzeko aukera izan zen. Iluntzean, mozorro gaua ospatu zuten, haur, gazte eta helduek. Jende asko animatu zen era batera edo bestera mozorrotzen. Larunbatean, koadrilen eguna izanik, blusa eta kamixeta koloreetsuek alaitu zituzten herriko kaleak. Koadrilen arteko futbito txapelketan, Aston Bila (mutiletan) eta Eutsi (nesketan) taldeak izan dira aurtengo txapeldunak. Herriko txikienek ere gogotsu ospatu zuten beraien eguna. Goizean hainbat jolas egin zituzten plazan, marrazki jaia eta guzti. Umeek eta gurasoek, lagun artean bazkaldu zuten plazan zegoen itzala aprobetxatuz. Arratsaldean, umeen danborradaren doinuek jarri zuten festa giroa Segurako txoko guztietan. Txirrindulari proba Paul Kneppersek (Caja Rural) irabazi zuen San Joan tirrindulari lasterketa. Euskaldun Txapelketarako puntuagarri zen proban, Gaston Agüero (Azysa) izan zen bigarren eta Jon Garate (Bidelan Kirolgi) hirugarren. Telleriari omenaldia Joxe Mari Telleria, Kriseilu Txitulari Taldeko zuzendariari, omenaldia egin zioten igandean bere ikasle izandakoek. Telleria 40 urte baino gehiagoz izan da segurar [...]
zingizango.com • Lenbur fundazioak uztailaren 1ean izango den “Legazpiko argazki zaharrak” emanaldiaren berri bidali digu. Honela dio oharrak: Datorren ostiralean, uztailaren 1ean, Ikatza argazkilarien elkarteak Uztaila Kulturalerako prestatu duen egitarauaren barruan eskainiko dituen emanaldietako lehenengoa emango du. Hitzordua gaueko 22:30ean izango da plazako arkupeetan. Kasu honetan hauxe izan da aukeratu den gaia: “Legazpiko argazki zaharrak”. Argazki horiek biltzeko ezinbestekoa izan da Lenbur Fundazioaren laguntza; horrela, Fundazioak elkartearen esku utzi ditu bere Fototekaren argazki-bildumak. Erakutsiko diren argazkietan Legazpiren historia eta eguneroko bizitza ikusteko aukera izango dugu, XX. mendearen hasieran hasi eta hirurogeigarren hamarkadara arte. Irudi horietan Legazpin hirigintza mailan eman diren aldaketak ikusiko ditugu baina ez hori bakarrik, era berean gizartean eman diren aldaketak ere ikusteko parada izango dugu: hezkuntzan, lanean, kirolean, erlijioan, aisialdian,… Horrela, antzinako argazki horiek erakutsiko diren aukeraz baliatuta Lenbur Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie argazkiak eman dituzten pertsona guztiei, haien borondate onari esker gaur egun gure herriko historia eta legazpiarren memoria berreskuratzea lortu dezakegulako.
zingizango.com • Tourra ate joka dugula, aurten ere, tropela.net webeko lehiaketan tropeltxoa izango du ZingiZangok. Izena eman eta parte hartu gurekin. tropela.net orrian bertan dauzkazu argibideak. Erregistratuta ez bazaude, erregistratu eta “...
Beasaingo film laburren lehiaketako sariak etzi gauean banatuko dituzte, 22:30ean, Bideluze plzan. Guztira hamazazpi lan aurkeztu dituzte lehiaketara, zazpi gazteen sailean eta hamar helduenean, eta Akkua eta taZEBAez enpresetako arduradunak eta zinema...