Film laburren lehiaketako sariak etzi banatuko dituzte

Beasaingo film laburren lehiaketako sariak etzi gauean banatuko dituzte, 22:30ean, Bideluze plzan. Guztira hamazazpi lan aurkeztu dituzte lehiaketara, zazpi gazteen sailean eta hamar helduenean, eta Akkua eta taZEBAez enpresetako arduradunak eta zinema...

Beasaingo film laburren lehiaketako sariak etzi gauean banatuko dituzte, 22:30ean, Bideluze plzan. Guztira hamazazpi lan aurkeztu dituzte lehiaketara, zazpi gazteen sailean eta hamar helduenean, eta Akkua eta taZEBAez enpresetako arduradunak eta zinemagintzarekin lotura duten beste hainbat kidek osatu dute epaimahaia.

Sariak banatu aurretik ordea, pelikula guztiak ikusteko aukera egongo da, eta ikusleek pelikularik onena aukeratu ahalko dute. Ikusleek aukeratutako pelikularen egileak, ikuslearen saria jasoko du, eta epaimahaiak aukeratutako pelikularik onenen egileek berriz, 2.000 euroan baloratutako sariak jasoko dituzte.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa