Elosegi kalea berritu ondoren zabaldu dute, eta trafikoa lehen bezala ipini dute
Lazkaoko Elosegi kaleko lanak behin bukatuta, ostiralaz geroztik irekita dago atzera ibilgailuentzat. Lazkaoko erdiguneko trafikoaren antolamendua lehengora itzularazi dute. Senpere aldetik sar liteke, eta herrigunetik alde hartarantz ere joan liteke o...
Lazkaoko Elosegi kaleko lanak behin bukatuta, ostiralaz geroztik irekita dago atzera ibilgailuentzat. Lazkaoko erdiguneko trafikoaren antolamendua lehengora itzularazi dute. Senpere aldetik sar liteke, eta herrigunetik alde hartarantz ere joan liteke orain.
Iturgaitzagako bidegurutzea herrira sartzeko irekita dago, Lazkaomendiko gurutzean. Maizpide atzeko bidexka, aldiz, itxita dago, eta ibilgailuek ezin dute handik atera.
Autobusak Lazkao Txiki Zelaiko betiko estalpean geratzen dira, bai Goierrialdearenak, bai Pesarenak eta bai Estellesarenak.