Euskal abere haztegi onenak Zaldibian saritu dituzte
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 12 baserritarrek Euskadiko Abere Ustialekuen XI. Txapelketako sariak jaso dituzte, gaur eguerdian, Zaldibiako Goizane etxaldean. Herrialdeko bakoitzeko aldundiak probintziako hiru onenak saritu ditu, milana euro eta garaiku...
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 12 baserritarrek Euskadiko Abere Ustialekuen XI. Txapelketako sariak jaso dituzte, gaur eguerdian, Zaldibiako Goizane etxaldean. Herrialdeko bakoitzeko aldundiak probintziako hiru onenak saritu ditu, milana euro eta garaikur banarekin, eta Jaurlaritzak erkidegokoak 1.500na euro eta txapelarekin.
Esne behien, haragitarako behien eta ardien arloetan bereizi dituzte sariak. Hiru herrialdeetan txandaka egin ohi dute sari emate ekitaldia, eta Gipuzkoari dagokionean Zaldibia aukeratu dute —duela hiru urte Zerainen egin zen—. Goimenen eskariz Gema Arrugaetak egindako Aralarri buruzko diaporama ikusi dute lehenbizi.
Euskaber arrautza enpresako buru Esteban Atxak hitzaldia egin du amaieran, labeldun arrautzen ekoizpena eta Zaldibiako sailkatze planta aurkezteko. Gaur egun 14 nekazari oilozale dira Euskaberreko kide, eta 2012rako 29 izango direla aurreratu du, hiru herrialdetakoak.
SARITUAK
Araba
- Esne behietan: Hnos. Uzkiano C.B. (Delika).
- Haragi behietan: Javier Rodriguez (Oiardo).
- Ardietan: Azkarra S.C. (Galarreta).
Bizkaia
- Esne behietan: Maribel Herboso (Karrantza).
- Haragi behietan: Jacqueline Txertudi (Kortezubi).
- Ardietan: Andoni Padilla (Otxandio).
Gipuzkoa
- Esne behietan: Sabordegi E.Z. (Urnieta).
- Haragi behietan: Jon Arruti (Beizama).
- Ardietan: Premietxeberri E.Z. (Azpeitia).
EAE (Araba, Bizkai eta Gipuzkoa)
- Esne behietan: Ondartzabitarte E.Z. (Asteasu, Gipuzkoa).
- Haragi behietan: Itziar Abasolo (Lezama, Araba).
- Ardietan: Unzalu-Ingunza C.B. (Abadiño, Bizkaia).