Gaur hasi eta igandera arte ospatuko dituzte San Pedro jaiak Mutiloan
Gaur eguerdian hasiko dira Mutiloako San Pedro jaiak. Urtero bezala, kanpai hotsekin eta txerriaren etorrerarekin estreinatuko dituzte festak; aurten gainera, hainbat berrikuntza ere izango ditu sanjoanetako egitarauak. Festen aurreneko egunean, paella jana egingo dute mutiloarrek herriko frontoian. Bazkal osterako punttu txapelketa antolatu dute. Giroa alaitzen egun guztian zehar Gari eta Iñaki trikitilariak arituko dira. Jai giroak bihar arratsaldean izango du jarraipena Mutiloan. Azken asteetan herritarren artean jokatu den pala lehiaketako azken partidak jokatuko dira. Ondoren, patata tortilla lehiaketa egingo dute. Afari legea egiteko tortillak jateko aukera izango da. Aurtengo egitarauko berritasunetako bat, herrian euskal dantzak ikasten aritu den taldeak plazan egingo duen erakustaldia da. Kurtsoan zehar ikasi dituzten euskal dantzak herritarren aurrean egingo dituzte. Toka jokoan abilena nor den ikusteko lehiaketa ere gingo dute. Giroa alaitzeko Iñaki Olarte eta Andoni Elortza trikitilariak izango dira. Sagardo dastaketa etzi Mutiloako festen barruan sona handiena duen ekintza da sagardodastaketa. Ostiralean 20:00etatik aurrera, Gipuzkoako hainbat txokotako 26 sagardotegi ezberdinetako sagardoa dastatzeko aukera izango da. Sagardoari laguntzeko taloak eta pintxoak jateko aukera ere eskainiko da. Sagardoarekin zintzurra busti ondoren, afaldu nahi duenak, oilaskoa jateko aukera ere izango du. Gauean, dantza egin nahi duenak ez du aitzakiarik izango. Joselu Anaiek joko dute herriko plazan. Ostiralekoarekin nahikoa [...]
Gaur eguerdian hasiko dira Mutiloako San Pedro jaiak. Urtero bezala, kanpai hotsekin eta txerriaren etorrerarekin estreinatuko dituzte festak; aurten gainera, hainbat berrikuntza ere izango ditu sanjoanetako egitarauak.
Festen aurreneko egunean, paella jana egingo dute mutiloarrek herriko frontoian. Bazkal osterako punttu txapelketa antolatu dute. Giroa alaitzen egun guztian zehar Gari eta Iñaki trikitilariak arituko dira.
Jai giroak bihar arratsaldean izango du jarraipena Mutiloan. Azken asteetan herritarren artean jokatu den pala lehiaketako azken partidak jokatuko dira. Ondoren, patata tortilla lehiaketa egingo dute. Afari legea egiteko tortillak jateko aukera izango da.
Aurtengo egitarauko berritasunetako bat, herrian euskal dantzak ikasten aritu den taldeak plazan egingo duen erakustaldia da. Kurtsoan zehar ikasi dituzten euskal dantzak herritarren aurrean egingo dituzte.
Toka jokoan abilena nor den ikusteko lehiaketa ere gingo dute. Giroa alaitzeko Iñaki Olarte eta Andoni Elortza trikitilariak izango dira.
Sagardo dastaketa etzi
Mutiloako festen barruan sona handiena duen ekintza da sagardodastaketa. Ostiralean 20:00etatik aurrera, Gipuzkoako hainbat txokotako 26 sagardotegi ezberdinetako sagardoa dastatzeko aukera izango da. Sagardoari laguntzeko taloak eta pintxoak jateko aukera ere eskainiko da.
Sagardoarekin zintzurra busti ondoren, afaldu nahi duenak, oilaskoa jateko aukera ere izango du. Gauean, dantza egin nahi duenak ez du aitzakiarik izango. Joselu Anaiek joko dute herriko plazan.
Ostiralekoarekin nahikoa ez duten mutiloarrek, gazte bazkaria izango dute larunbat eguerdian. Umeek ere ez dute aspertzeko denborarik izango, puzgarri eta jolasekin. Iluntzean, herri afaria egingo dute, eta afal ondoan, argazki lehiaketako sariak banatuko dituzte. Musikazaleek, Egurra ta Kitto eta Kupela taldeekin dantza egiteko aukera izango dute gau partean.
Igandean, festen agurra
Igande goizean Segurako txistulariak baserriz baserri ibiliko dira, txistu doinuak herriko txoko guztietara zabaltzen. Meza ondoren, Gabiriako dantzarien erakustaldia ikusteko aukera izango da. Bola eta toka lehiaketak ere egingo dituzte. Arratsaldean, aizkolarien erakustaldia izango da. Festei amaiera emateko, erromeria izango da, Elustondo anai arreben trikiti doinuekin.
Sanpedroak
Gaur
• 13:15. Txerriaren jaitsiera eta kanpai jotzea, festei hasiera emateko.
• 13:30. Meza.
• 14:00. Bazkaria, paella jana. Ondoren, Punttu Txapelketa.
• Arratsaldean. Erromeria, Gari eta Iñaki trikitilariekin.
Bihar
• 18:30. Mutiloako III. Pala Lehiaketako finala.
• 19:30. Patata tortila lehiaketa. pOndoren. Tortillak eta ardoa banatuko dituzte.
• Ondoren. Euskal dantzen saioa.
• 20:00. Toka lehiaketa.
• Iluntzean. Erromeria, Olarte eta Elortza trikitilariekin.
Etzi
• 20:00. Sagardo dastaketa, talo eta pintxoekin lagunduta. pOndoren. oilasko errea afaltzeko aukera.
• 23:30. Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin. Goizaldiean, txokolatada.
Larunbata
• 14:00. Poteoa eta gazte bazkaria.
• 17:00. Umeentzako puzgarriak, jolasak eta merienda.
• 23:30. Kontzertuak, Egurra ta Kitto eta Kupela taldeekin.
• Goizaldean. Txokolatada.
Igandea
• Goizean. Goiz heresia, Segurako txistulariekin.
• 11:00. Bola lehiaketa.
• 11:30. Meza.
• Ondoren. Goruntz Dantza Taldeaen saioa.
• 13:00. Toka lehiaketa.
• 18:30. Herri kirolak.
• Ondoren. Elustondo anai arrebekin erromeria.