Hurrengo urtera arte igo dute pertza
Ostegun arratsean hasi eta igande gauera arte, bero handiarekin baina festa giro paregabean ospatu dituzte sanjoanak Seguran. Urtero bezala, pertzaren jaitsierarekin hasi zituzten festak ostegunean, eta San Joan suarekin espiritu txarrak erre zituzten ondoren. Ostirala, San Joan eguna, alai eta dotore joan zen Segura aldean. Eguerdian hamaiketakoa egin zuten udaletxe aurrera hurbildu zirenek, eta ondoren, herri kirol erakustaldiaz gozatzeko aukera izan zen. Iluntzean, mozorro gaua ospatu zuten, haur, gazte eta helduek. Jende asko animatu zen era batera edo bestera mozorrotzen. Larunbatean, koadrilen eguna izanik, blusa eta kamixeta koloreetsuek alaitu zituzten herriko kaleak. Koadrilen arteko futbito txapelketan, Aston Bila (mutiletan) eta Eutsi (nesketan) taldeak izan dira aurtengo txapeldunak. Herriko txikienek ere gogotsu ospatu zuten beraien eguna. Goizean hainbat jolas egin zituzten plazan, marrazki jaia eta guzti. Umeek eta gurasoek, lagun artean bazkaldu zuten plazan zegoen itzala aprobetxatuz. Arratsaldean, umeen danborradaren doinuek jarri zuten festa giroa Segurako txoko guztietan. Txirrindulari proba Paul Kneppersek (Caja Rural) irabazi zuen San Joan tirrindulari lasterketa. Euskaldun Txapelketarako puntuagarri zen proban, Gaston Agüero (Azysa) izan zen bigarren eta Jon Garate (Bidelan Kirolgi) hirugarren. Telleriari omenaldia Joxe Mari Telleria, Kriseilu Txitulari Taldeko zuzendariari, omenaldia egin zioten igandean bere ikasle izandakoek. Telleria 40 urte baino gehiagoz izan da segurar [...]
Ostegun arratsean hasi eta igande gauera arte, bero handiarekin baina festa giro paregabean ospatu dituzte sanjoanak Seguran.
Urtero bezala, pertzaren jaitsierarekin hasi zituzten festak ostegunean, eta San Joan suarekin espiritu txarrak erre zituzten ondoren.
Ostirala, San Joan eguna, alai eta dotore joan zen Segura aldean. Eguerdian hamaiketakoa egin zuten udaletxe aurrera hurbildu zirenek, eta ondoren, herri kirol erakustaldiaz gozatzeko aukera izan zen.
Iluntzean, mozorro gaua ospatu zuten, haur, gazte eta helduek. Jende asko animatu zen era batera edo bestera mozorrotzen.
Larunbatean, koadrilen eguna izanik, blusa eta kamixeta koloreetsuek alaitu zituzten herriko kaleak. Koadrilen arteko futbito txapelketan, Aston Bila (mutiletan) eta Eutsi (nesketan) taldeak izan dira aurtengo txapeldunak.
Herriko txikienek ere gogotsu ospatu zuten beraien eguna. Goizean hainbat jolas egin zituzten plazan, marrazki jaia eta guzti. Umeek eta gurasoek, lagun artean bazkaldu zuten plazan zegoen itzala aprobetxatuz. Arratsaldean, umeen danborradaren doinuek jarri zuten festa giroa Segurako txoko guztietan.
Txirrindulari proba
Paul Kneppersek (Caja Rural) irabazi zuen San Joan tirrindulari lasterketa. Euskaldun Txapelketarako puntuagarri zen proban, Gaston Agüero (Azysa) izan zen bigarren eta Jon Garate (Bidelan Kirolgi) hirugarren.
Telleriari omenaldia
Joxe Mari Telleria, Kriseilu Txitulari Taldeko zuzendariari, omenaldia egin zioten igandean bere ikasle izandakoek.
Telleria 40 urte baino gehiagoz izan da segurar askoren txistu irakaslea. Igande eguerdian Goierriko hainbat herritako txistulariekin emandako kontzertuaren ondoren, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak domina eskaini zion. Ikasle izandakoek txistua joz eskertu zuten Joxemarik urte luze hauetan egindako lana. Herritarren txalo zaparrada luze batekin amaitu zen ekitaldia. Igande arratsaldean, bero handia eginagatik, koadrila batek baino gehiagok egin zuen poteoa elegante jantzita. Gauerdian joan zen Zopa Pertza Txanbolinpetik kanpandorrera, aurtengo sanjoanei amaiera emanez.