Janire Arrondo Espainiako txapeldun da 300 metroko korrika proban
Kirolari ataundarrek bi garaipen esanguratsu lortu dituzte asteburuan. Atletismotik eta esku pilotatik etorri dira txapela bana. Ordiziako Txindoki elkartean dabilen Janire Agirre Espainiako txapeldun da 300 metroko korrika proban. Castellon (Herrialde...
Kirolari ataundarrek bi garaipen esanguratsu lortu dituzte asteburuan. Atletismotik eta esku pilotatik etorri dira txapela bana. Ordiziako Txindoki elkartean dabilen Janire Agirre Espainiako txapeldun da 300 metroko korrika proban. Castellon (Herrialde Katalanak) igandean lehiatu zen aiarra, eta «proiekzio handiko atleta» dela aitortu du Ataun Kirol Elkarteak. Bestetik, Iraitz Zubizarretak Gipuzkoako Talentudunen pilota txapelketa irabazi du, Lazkaoko Lapke klubarekin. Biak herrian hasi ziren kirolean.