Koiote tabernak eta Jon Insaustik irabazi dute tortilla lehiaketa
Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak San Pedro bezperako erromerian antolatu ohi duen tortilla lehiaketak baditu irabazleak: elkarte edo tabernei dagokion saria Koiote tabernak jaso zuen, eta herritarrena Jon Insaustik. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagun...
Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak San Pedro bezperako erromerian antolatu ohi duen tortilla lehiaketak baditu irabazleak: elkarte edo tabernei dagokion saria Koiote tabernak jaso zuen, eta herritarrena Jon Insaustik. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu atzoko erromerian, baina bai Hitzarok, eta baita gainerako antolatzaileek ere, festaren balorazio poisitiboa egin dute. Hitzarokoek, halaber, dei bat egin nahi diete lehiaketan parte hartu zutenei: plateren bila pasa ez zirenak Hitzaroren bulegora joan beharko dutela horien bila.