Olaberriko jaietan otorduek jendetza bildu dute, eta Gandarias irabazle bizikletan
Lau eguneko festak, urteko jai nagusiak, igandean bukatu zituzten Olaberrian. Kirol arloari eskainitako eguna izan zen igandekoa, aurreko bi jardunaldietako oturuntzen ondotik. San Joan egunean, ostiralean, herritar asko elkartu zen eguerdiko ekitaldietan. Meza entzun ondoren, pilotalekuan hamaiketako oparoa zegoen denentzat, Udalak eskainia eta Zezilione ostatuak jarria. Mahaika banatuta ehundik gora olaberritar bildu ziren. Aurtengo jaietako izarra gastronomia izan da. Hamaiketakoa ez ezik, iluntzean arkume txuletatxoak erreta saldu zituzten plaza inguruan. Asteburuaren ataria izaki, afari mokadua bertan egin zuten askok. Baita larunbatean ere, sagardo eta talo dastaketen aitzakian. Asier Gandarias irabazle Olaberriko sanjoanetan ohitura den Gipuzkoako txirrindulari itzuliko etapa Asier Gandarias lazkaotarrak (Caja Rural) irabazi zuen, larunbatean. Bezperan hasi zen juniorren itzulia Aian (Gipuzkoa), eta Pello Olaberria mutiloarrak erlojupekoa irabazita jantzi zuen elastiko horia Mikel Aristi bergararraren soinera igaro zen, Gandariasengandik 7 segundora bigarren iritsi baitzen helmugan. Igandean Andoainen berretsi zuen Aristik lidertza, irabazita. Caja Rural talde goierritarrak daukan kemena erakutsi zuen Goierriko errepideetan. Etapa irabazteaz gain, taldekako sailkapenean lidertza hartu du. Mendiko sariketan, bestetik, Iker Azkarate lazkaotarra dago buru. Eguneko ihesaldi aipagarrietan mutilen bat uneoro izan zuen ihesaldietan aurrean. Ojarbi aldeko azken igoerak pasatu zen benetako galbahea. Itzuliko indartsuenak banaka-banaka iritsi ziren Olaberrira, segundoetako tartearekin. Atzo iluntzean bukatu zen Itzulia, [...]
Lau eguneko festak, urteko jai nagusiak, igandean bukatu zituzten Olaberrian. Kirol arloari eskainitako eguna izan zen igandekoa, aurreko bi jardunaldietako oturuntzen ondotik.
San Joan egunean, ostiralean, herritar asko elkartu zen eguerdiko ekitaldietan. Meza entzun ondoren, pilotalekuan hamaiketako oparoa zegoen denentzat, Udalak eskainia eta Zezilione ostatuak jarria. Mahaika banatuta ehundik gora olaberritar bildu ziren.
Aurtengo jaietako izarra gastronomia izan da. Hamaiketakoa ez ezik, iluntzean arkume txuletatxoak erreta saldu zituzten plaza inguruan. Asteburuaren ataria izaki, afari mokadua bertan egin zuten askok. Baita larunbatean ere, sagardo eta talo dastaketen aitzakian.
Asier Gandarias irabazle
Olaberriko sanjoanetan ohitura den Gipuzkoako txirrindulari itzuliko etapa Asier Gandarias lazkaotarrak (Caja Rural) irabazi zuen, larunbatean. Bezperan hasi zen juniorren itzulia Aian (Gipuzkoa), eta Pello Olaberria mutiloarrak erlojupekoa irabazita jantzi zuen elastiko horia Mikel Aristi bergararraren soinera igaro zen, Gandariasengandik 7 segundora bigarren iritsi baitzen helmugan. Igandean Andoainen berretsi zuen Aristik lidertza, irabazita.
Caja Rural talde goierritarrak daukan kemena erakutsi zuen Goierriko errepideetan. Etapa irabazteaz gain, taldekako sailkapenean lidertza hartu du. Mendiko sariketan, bestetik, Iker Azkarate lazkaotarra dago buru.
Eguneko ihesaldi aipagarrietan mutilen bat uneoro izan zuen ihesaldietan aurrean. Ojarbi aldeko azken igoerak pasatu zen benetako galbahea. Itzuliko indartsuenak banaka-banaka iritsi ziren Olaberrira, segundoetako tartearekin. Atzo iluntzean bukatu zen Itzulia, Zarautzen.