Pilotaren eta haurren jaia Lazkaon, eskola-umeen pilota txapelketaren bukaeran
Goierri Beheko Eskolaumeen V. Pilota Txapelketa larunbatean bukatu zen, Lazkaon. Azken partidak jokatu zituzten 28 pilotarik —argazkian—, Eskola Kirola bukatu orduko maiatzean hasi eta zortzi herritan kanporaketak gainditu dituztenak. 2002an jaiota...
Goierri Beheko Eskolaumeen V. Pilota Txapelketa larunbatean bukatu zen, Lazkaon. Azken partidak jokatu zituzten 28 pilotarik —argazkian—, Eskola Kirola bukatu orduko maiatzean hasi eta zortzi herritan kanporaketak gainditu dituztenak. 2002an jaiotakoen finala Lazkaok irabazi dio Ordizia 2 taldeari, 2-0; 2001ekoetan, Idiazabal 1ek Lazkao 3 hartu zuen mendean (2-1), eta 2000koen sailean Idiazabalgo bi talderen artean izan zen lehia (2-1). Guraso, senide eta ikusle asko joan zen zapatu ilutzean partidak ikustera. Askaria egin zuten Santa Madalena elkartean.