Antio lanetan, jaiak abian
Santa Isabel jaiak hastera doaz. Jaietako egitaraua gero eta gehiago zabaltzen badute ere, festak, ofizialki, bihar hasiko dira Zumarragan. Egitarauak berrikuntza berezirik ez badakar ere, aurreko urtearekin alderatuta, aldaketa nabarmenena Antioko egoera da, interpretazio zentroko lanak hasita baitaude. Lanen hasierak Santa Isabel eguneko, herri bazkarian parte hartu ohi duten zenbait koadrillei eragin die. Hala eta guztiz ere, udalak bilerak egin ditu koadrillekin eta beste toki bat bilatu die. Ingurua aldatuta egongo bada ere, erromeria izango da Antion; urtero bezala, hori izango da Zumarragako jaietako gailurra. Egitarauari dagokionez, berritasun azpimarragarriena Eraldatzen elkarteak eta Irrintzi dantza taldeak egindako elkarlanari esker, berdintasunaren kultura arteko jaialdia izango da. Uztailaren 3an, goizean irekiko dituzte artisautza postuak, bertako zein kanpoko artisauek parte hartuko dutelarik: Aspace, Hare Haizeak sahararren artisautzak jarriko ditu, Legazpiko Goienetxe zentroa, Juan Elgarresta abarka-egile gabiriarra eta Maider eta Bixen Uli artisau zumarragarrak, besteak beste. Bilbotik ekarriko dituzte Afrikako artisautzak. Izan ere, kontinente afrikarrak presentzia nabaria izango du jaialdian. Musika eta dantza uztartuta, Afrik&blai perkusio eta dantza taldea eta Artexivu afrikar dantza taldea izango dira Lurra, Irrintzi, Boreal, Jose Mari Orbegozoren taldea eta Cañizalesetik (Zamora) etorriko den emakumezkoen dantza taldearen bidelagun. Bihar, Urretxun eta Zumarragan berriki sortutako kantujira taldea kaleetan izango da jaiei hasiera [...]
Santa Isabel jaiak hastera doaz. Jaietako egitaraua gero eta gehiago zabaltzen badute ere, festak, ofizialki, bihar hasiko dira Zumarragan. Egitarauak berrikuntza berezirik ez badakar ere, aurreko urtearekin alderatuta, aldaketa nabarmenena Antioko egoera da, interpretazio zentroko lanak hasita baitaude.
Lanen hasierak Santa Isabel eguneko, herri bazkarian parte hartu ohi duten zenbait koadrillei eragin die. Hala eta guztiz ere, udalak bilerak egin ditu koadrillekin eta beste toki bat bilatu die. Ingurua aldatuta egongo bada ere, erromeria izango da Antion; urtero bezala, hori izango da Zumarragako jaietako gailurra.
Egitarauari dagokionez, berritasun azpimarragarriena Eraldatzen elkarteak eta Irrintzi dantza taldeak egindako elkarlanari esker, berdintasunaren kultura arteko jaialdia izango da. Uztailaren 3an, goizean irekiko dituzte artisautza postuak, bertako zein kanpoko artisauek parte hartuko dutelarik: Aspace, Hare Haizeak sahararren artisautzak jarriko ditu, Legazpiko Goienetxe zentroa, Juan Elgarresta abarka-egile gabiriarra eta Maider eta Bixen Uli artisau zumarragarrak, besteak beste. Bilbotik ekarriko dituzte Afrikako artisautzak.
Izan ere, kontinente afrikarrak presentzia nabaria izango du jaialdian. Musika eta dantza uztartuta, Afrik&blai perkusio eta dantza taldea eta Artexivu afrikar dantza taldea izango dira Lurra, Irrintzi, Boreal, Jose Mari Orbegozoren taldea eta Cañizalesetik (Zamora) etorriko den emakumezkoen dantza taldearen bidelagun.
Bihar, Urretxun eta Zumarragan berriki sortutako kantujira taldea kaleetan izango da jaiei hasiera emateko. 20:00etan elkartuko dira Iburreta tabernan ZU Kantari taldeko kantuzaleak. Kantujiran edonork parte har dezake, irekia baita. Aurretik, Kantu Liburuxka berria eskainiko diete partehartzaileei.
Txosnetan, azpimarratzekoa da Manolo Kabezabolorekin egingo duten kantu afaria; sarrerak salgai daude Gaztelekuan.