Ekain Mendizabal aske utzi dute Madrilen
Frantziako Fresnes espetxean 2006. urtean geroztik preso egon ondoren, gaur arratsaldean, 15:45 aldera, utzi dute aske Ekain Mendizabal ordiziarra. Frantziako justiziak jarritako zigorra bete eta gero, Paristik Madrilera eraman dute gaur Mendizabal. Ma...
Frantziako Fresnes espetxean 2006. urtean geroztik preso egon ondoren, gaur arratsaldean, 15:45 aldera, utzi dute aske Ekain Mendizabal ordiziarra. Frantziako justiziak jarritako zigorra bete eta gero, Paristik Madrilera eraman dute gaur Mendizabal. Madrilgo Barajas aireportuko komisaldegian atxikita eduki dute, harik eta poliziek aske zegoela adierazi dioten arte. Segituan senideei deitu die telefonoz, eta senideak Barajasen bertan zituenez, beherala Ordiziara bidean jarri dira. Iluntzerako Ordiziara iristea espero da, eta Plaza Nagusian egingo diote lehen harrera.