Errugbi taldeari laguntzeko garagardo feria egingo dute gaurtik igandera bitarte
Garagardo txuria, horia, gorria, iluna, beltza, alkoholik gabea eta aurten, aurrenekoz, zeliakoek edan dezaketen garagardoa dastatzeko aukera izango da Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako XII. Garagardo Ferian. Gaur arratsaldean, 18:00etan, zabalduko dute feria Beti-Alai pilotalekuan, eta gauerdian itxiko dute. Bihar eta etzi ordutegi bera izango du, baina igandean 13:00ean irekiko dute eta 23:00etan itxi. Jaian, gainera, bazkariak ere emango dituzte antolatzaileek. Ekonomiarentzat ez dira garairik onenak, eta azokara hurbiltzea da, antolatzaileek diotenez, herritarrek Ordizia Rugby Elkarteari laguntzeko duten modurik eraginkorrena. Txerri ukondoa, saltxitxak, oilaskoa, kalitate goreneko 28 garagardo marka, postreak eta kafea. Ohiko eskaintzari eta egiturari eutsiko dio aurten ere garagardo feriak, eta berritasun nagusia prezioetan dago: garagardo pitxarrak lau euro balioko du, eta menu osoak 25 euro. Garagardo aukera ere zabaldu egin dute, eta iazko 26 marketatik aurtengo 28ra pasa dira. Haziz doan topalekua Aitor Araña klubeko presidenteak ondo gogoan du nola hasi ziren feria antolatzen: «Klubak dirua behar zuen, eta horretarako hasi ginen antolatzen. Ordura arte Donostian eta Tolosan soilik antolatzen zen, eta gu izan lehenak ekitaldi hau Goierrira ekartzen». Arañak nabarmendu du borondatezko lana ezinbestekoa dela feria egin ahal izateko: «Kadeteak eta jubenilak muntaian aritzen dira, eta haien gurasoak, talde nagusietako jokalariak eta hainbat zaletu garagardoa eta janaria [...]
Garagardo txuria, horia, gorria, iluna, beltza, alkoholik gabea eta aurten, aurrenekoz, zeliakoek edan dezaketen garagardoa dastatzeko aukera izango da Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako XII. Garagardo Ferian. Gaur arratsaldean, 18:00etan, zabalduko dute feria Beti-Alai pilotalekuan, eta gauerdian itxiko dute. Bihar eta etzi ordutegi bera izango du, baina igandean 13:00ean irekiko dute eta 23:00etan itxi. Jaian, gainera, bazkariak ere emango dituzte antolatzaileek. Ekonomiarentzat ez dira garairik onenak, eta azokara hurbiltzea da, antolatzaileek diotenez, herritarrek Ordizia Rugby Elkarteari laguntzeko duten modurik eraginkorrena.
Txerri ukondoa, saltxitxak, oilaskoa, kalitate goreneko 28 garagardo marka, postreak eta kafea. Ohiko eskaintzari eta egiturari eutsiko dio aurten ere garagardo feriak, eta berritasun nagusia prezioetan dago: garagardo pitxarrak lau euro balioko du, eta menu osoak 25 euro. Garagardo aukera ere zabaldu egin dute, eta iazko 26 marketatik aurtengo 28ra pasa dira.
Haziz doan topalekua
Aitor Araña klubeko presidenteak ondo gogoan du nola hasi ziren feria antolatzen: «Klubak dirua behar zuen, eta horretarako hasi ginen antolatzen. Ordura arte Donostian eta Tolosan soilik antolatzen zen, eta gu izan lehenak ekitaldi hau Goierrira ekartzen». Arañak nabarmendu du borondatezko lana ezinbestekoa dela feria egin ahal izateko: «Kadeteak eta jubenilak muntaian aritzen dira, eta haien gurasoak, talde nagusietako jokalariak eta hainbat zaletu garagardoa eta janaria zerbitzatzen aritzen dira. Egia esan, jarritako helburuak gainditzen ditugu urtez urte azoka honekin, eta ezinbestekoa da diru hori denboraldiari aurre egiteko». Denera 150 lagun aritzen dira boluntario modura.
Telebista erraldoia eta musika
Astialdirako gune ere izan nahi du garagardo feriak, eta hori dela eta, errugbi partidak ikusi eta errugbiari buruz kontu kontari aritzeko telebista erraldoia ere jarriko dute aurten frontoian.
Eta nola ez, musikari ere tartea egingo diote aurten. Bihar, ostirala, Stuartek egingo du kontzertua, larunbaterako DJ bat gonbidatu dute giroa jar dezan, eta igandean, berriz, musika zeltiarra egiten duen Quiennes Band taldea igoko da oholtzara.
Bonoak egiteko aukera
2011/2012 denboraldirako bonoak egin edo berritzeko aukera ere egongo da lau egunetan, 19:00etatik 21:00etara. Etzi, berriz, kirol arropa berria aurkeztu dute Ampoko ordezkariak bertan direla.