Kontsumo Arduratsuaren Eguna ospatuko dute bihar Legazpin
Uztaila Kulturala egitarauaren barruan bihar Kontsumo Arduratsuaren Eguna ospatuko dute Legazpin. Goizean, 10:00etatik 13:00etara, Euskal Herria plazan: Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko eta dastatzeko aukera egongo da Legazpiko Garaguneak azo...
Uztaila Kulturala egitarauaren barruan bihar Kontsumo Arduratsuaren Eguna ospatuko dute Legazpin.
Goizean, 10:00etatik 13:00etara, Euskal Herria plazan: Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko eta dastatzeko aukera egongo da Legazpiko Garaguneak azokan jarriko duen postuan. Elkarte hau duela gutxi hasi da hilaren lehenengo ostiralean azokan postua jartzen. Dastaketa Emaus Gizarte Fundazioak egun horretan jarriko duen postuan egingo dute.
11:00etatik 12:00etara kale animazio saioa egongo da, Kontu Kantoi Clwon taldearen eskutik. 19:30ean berriz, kontsumo arduratsuari buruzko antzerkia eskainiko du Monda y Lironda taldeak. Euskal Herria plazan izango da. Antzerkiaren gaia, hau da:
Lirondak bere urtebetetzean jasotako opariekin oso pozik dago, baina hau sorpresa! Hauek ez dira ohizkoak bezalakoak, birziklatuak eta berrerabiliak baizik. Mondak ere halakoa egiten saiatuko da.
bereziki helduentzako antzerkia izango da. Ekitaldi honekin, kontsumo motari buruz arreta erakarri nahi du Agenda 21ek: kontsumo gizartea, horrenbeste kontsumitzearen ondorioak, Bidezko Merkataritzako produktuen onurak… aztertuz.
Gai hau Irailaren 17an egongo den Eko Bira kontsumo jasangarritasun azokan ere jarraituko dute lantzen.