Oilar Jokoa ospatuko dute gaur Legazpin
Gaur arratsaldean, Korpus zortzigarren eguna, Oilar jokoa egingo dute Legazpin. 19:00etan hasiko dute jolasa, Euskal Herria plazan. Mendez mende, etenik gabe mantentzen dute ohitura hau Legazpin. Kultura zerbitzutik azaldu dutenez, “Joko hau da mantendu zaigun garai bateko Korpus Zortzigarreneko jai giro eta egitarauaren adierazle bakarra: egun horretako alarde, suziri festa, dantzarien emanaldi eta abarrak desagertuz joan baitira urteen poderioz”. Ez ordea, Oilar Jokoa. Jokoaren nondik norakoa ilun samarra da. “Batzuk “antzar jokoa” bezala, gure hau ere, Europatik ekarria eta gure herrietan XVIII. mendean zabaldua izan zela diote. Besta batzuk aldiz, joko hauek aurretik ere izan zirela baieztatzen dute”. Dena den, XVIII eta XIX. mendeetan hain hedatua zen joko hau dagoeneko desagertu da herriko plazetatik eta Legazpi da ohitura hori oraindik mantentzen duen herri bakarrenetakoa, bakarra ez bada. Jokoa honela egiten zen: Herriko plazan, Udaletxe parean, sokaz markaturiko bide bat egiten zen pasillo moduan, eta bide horren punta batean oilar bat jartzen zen kaxa betan barruan. Kaxari zulo bat egiten zitzaion goialdean eta oilarraren burua ateratzen zen zulotik. Pasilloaren besta puntan, lehiakidea jartzen zen, begiak estalirik eta sorbaldan ezpata zuen gaztea, agintariaren aginduarekin bat oilarraren bila abiatuko zena. Zailtasun gehiago izan zezan, bidea zig-zagean markatzen zen eta gazteak soka ukitzen zuen [...]
Gaur arratsaldean, Korpus zortzigarren eguna, Oilar jokoa egingo dute Legazpin. 19:00etan hasiko dute jolasa, Euskal Herria plazan. Mendez mende, etenik gabe mantentzen dute ohitura hau Legazpin.
Kultura zerbitzutik azaldu dutenez, “Joko hau da mantendu zaigun garai bateko Korpus Zortzigarreneko jai giro eta egitarauaren adierazle bakarra: egun horretako alarde, suziri festa, dantzarien emanaldi eta abarrak desagertuz joan baitira urteen poderioz”. Ez ordea, Oilar Jokoa.
Jokoaren nondik norakoa ilun samarra da. “Batzuk “antzar jokoa” bezala, gure hau ere, Europatik ekarria eta gure herrietan XVIII. mendean zabaldua izan zela diote. Besta batzuk aldiz, joko hauek aurretik ere izan zirela baieztatzen dute”. Dena den, XVIII eta XIX. mendeetan hain hedatua zen joko hau dagoeneko desagertu da herriko plazetatik eta Legazpi da ohitura hori oraindik mantentzen duen herri bakarrenetakoa, bakarra ez bada.
Jokoa honela egiten zen:
Herriko plazan, Udaletxe parean, sokaz markaturiko bide bat egiten zen pasillo moduan, eta bide horren punta batean oilar bat jartzen zen kaxa betan barruan. Kaxari zulo bat egiten zitzaion goialdean eta oilarraren burua ateratzen zen zulotik.
Pasilloaren besta puntan, lehiakidea jartzen zen, begiak estalirik eta sorbaldan ezpata zuen gaztea, agintariaren aginduarekin bat oilarraren bila abiatuko zena.
Zailtasun gehiago izan zezan, bidea zig-zagean markatzen zen eta gazteak soka ukitzen zuen unean kanporatuta geratzen zen. Festara inguraturiko jendea ibilbidearen ertzean biltzen zen parte-hartzaileei oihuka laguntza eskainiz. Baina honek ez zion askotarako balio izaten, bere inguruan txistulari taldeak “Tranka-tranka” izenez ezagutzen den doinua joaz parte-hartzailea nahastu egiten baitzuen, soinu eta jendearen oihu artean oilarra non geratzen zenaren zantzua erabat galduz.
Hala eta guztiz ere, parte-hartzaileak oilarra zegoen parera iritsia zela uste zuenean, ezpata sorbalda gainetik kendu eta kolpe bakar batez oilarrari burua moztu behar zion. Aukera bakarra zuen eta huts egin ezkero beste lehiakide bat sartzen zen jokoan. Oilarrari lepoa moztea lortzen bazuen berarentzat izango zen.
Gaur egun jokoak oinarrian berdin-berdin dirau. Hala ere bada diferentzia nabarmen bat: oilarra ez da kaxa barruan sartzen eta irabazteko ez dago lepoa moztu beharrik. Nahikoa da oilarraren gainean ezpataz zirkulu bat egitea, eta oilarra zirkulu horren barruan egotea. Era berean irabazleak gaur egun ez du oilarra eramaten, 20euroko saria baizik.
Aipatzekoa da txistulari taldeak jotzen duen “Tranka-tranka” doinua egun horretan bakarrik jotzen dela, eta doinuak dirauen bitartean ez dela besterik jotzen. Amaitzean erromeria izaten da txistulariekin.