Tai-Chi eta Pilates ikastaroak egingo ditu Mairik
Mairi elkarteak tai-chi eta Pilates ikastaroak abiaraziko ditu datorren hiruhilekoan. Pilates ikastaroa biguna izango dela jakinarazi dute eta biak ere ariketei dagokienez pertsona bakoitzaren beharretara egokituko dituztela ere esan dute. Interesa dutenek 685777070 (Gurutze) edo 688668067 (Mª Carmen) telefonoetara hots egin beharko dute, eta bertan emango diete ordutegien eta prezioen berri.