Aian gaur hasiko dira Santa Ixabel festak
Ataun Aiako urteko jai nagusiak gaurtik igandera ospatuko dituzte. Gaur, 16:30ean hasita, Kiki eta Koko pailazoak, olasak eta txokolate jana daude haurrentzat. 21:00etan afaria egingo dute auzotarrek, eta ondoren Santi eta Katxo trikitilariek alaituko ...
Ataun Aiako urteko jai nagusiak gaurtik igandera ospatuko dituzte. Gaur, 16:30ean hasita, Kiki eta Koko pailazoak, olasak eta txokolate jana daude haurrentzat. 21:00etan afaria egingo dute auzotarrek, eta ondoren Santi eta Katxo trikitilariek alaituko dute erromeria. Bihar, Santa Ixabel egunez, meza 11:00etan, Otsoak dantza taldea 12:00etan, lunch-a, Sarriegi eta Urdangarin bertsolariak, herri bazkaria, toka 18:00etan, gazte afaria eta kontzertuak daude.