Arana kalea itxita egongo da arratsaldetik aurrera
Beasaingo Fil Laburren lehiaketa dela eta, Arana kalea itxita egongo da gaur, 18:00etatik 02:00etara bitartean. Bideluze plazako mugan jarriko dute kalea ixteko pibotea, beraz, Arana kaleko bizilagunek Iturrioz kaletik sartu eta irten beharko dute ordu...
Beasaingo Fil Laburren lehiaketa dela eta, Arana kalea itxita egongo da gaur, 18:00etatik 02:00etara bitartean. Bideluze plazako mugan jarriko dute kalea ixteko pibotea, beraz, Arana kaleko bizilagunek Iturrioz kaletik sartu eta irten beharko dute ordutegi horretan.
Film laburren lehiaketako sari banaketa 22:30ean hasiko da, Bideluze plazan. Bertan, lehiaketara aurkeztu diren 17 lanak ikusteko aukera egongo da, eta ikusleek pelikularik onena aukeratu ahalko dute.