Autoekin kolpea izan eta eztabaida aurpegian jotzeagatik gizonezko bat atxilotu dute Zaldibian
Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Zaldibian. Santa Fe kalean trafiko istripu txiki bat izan, eta beste gidari batekin eztabaidan hasitakoan atxilotutakoak aurpegian kolpatu zuen, Herrizaingo Sailaren arabera. Gertaera ...
Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Zaldibian. Santa Fe kalean trafiko istripu txiki bat izan, eta beste gidari batekin eztabaidan hasitakoan atxilotutakoak aurpegian kolpatu zuen, Herrizaingo Sailaren arabera.
Gertaera 16:20 aldera izan zen, Zaldibiako Santa Fe kalean. Trafikoko istripua izan zela ohartarazita bertaratu ziren ertzainek gidari bat zaurituta aurkitu zuten, antza denez ustez istripuan nahasitako beste gidariak kolpatuta. Ustezko erasotzailea identifikatu ondoren, alkoholemia proban baimendutako tasa baino lau aldiz handiagoa isuri zuen.
Trafiko segurtasunaren aurkako delitua leporatu eta atxilotu egin zuten. Tolosako epaitegira joan beharko du deitutakoan.