Bihar goizean egingo dute Zerainen udala osatzeko kargu hartze ekitaldia
Bihar goizean egingo dute Zerainen udala osatzeko kargu hartze ekitaldia. Goizeko 10:30ean izango da, udaletxean, eta bertan izango dira Zeraingo jarduneko alkatea eta zinegotziak. Alderdi Popularreko zinegotziak zer egingo duen ez dakite zeraindarrek, baina herritarrek aukeratutako lau zinegotziek kargua hartzea erabaki dute. Jose Manuel Oria jarduneko alkateak azaldu dunez, igandea da legez karguak hartu ahal izateko azken eguna: “Bihar kargurik hartuko ez bagenu, ia ez genuke aukera gehiago izango, eta hurrengo pausoa gestora bat sortu behar izatea izango zen”. Popularren berririk ez Aurreko astean Auzitegi Konstituzionalean jarritako helegitearen ondoren, hainbatetan saiatu dira zeraindarrak PPko Gipuzkoako zuzendaritzako kideekin harremanetan jartzen, baina ez dute lortu. Zeraingo Herri Kandidaturak zabaldutako oharrean adierazten denez, “Borja Semperrek, Gipuzkoako PPko presidenteak, herrian funtzioetan den alkateari edo alkategaiari berarekin biltzeko hitza eman zion arren, oraindik ez du hitza bete”. Maiatzaren 22ko hauteskundeetan boto bakarra jaso zuen PPko hautagaiak, eta akats informatiko baten ondorioz izan bazen ere, popularrei zinegotzia zegokiela esan zuen EAEko Auzitegi Gorenak. Popularrek hasieratik onartu zuten gertatutakoa akatsa izan zela, eta kargurik ez zutela hartuko zioen dokumentua sinatu zuten, ez dagokien zinegotzirik ez dutela nahi esanez. Zeraingo biztanleek ere gertatukoa akatsa dela onartzen dute, baina ez Auzitegi Gorenaren erabakia. Horregatik, eta bihar karguak hartuko badituzte [...]
Bihar goizean egingo dute Zerainen udala osatzeko kargu hartze ekitaldia. Goizeko 10:30ean izango da, udaletxean, eta bertan izango dira Zeraingo jarduneko alkatea eta zinegotziak.
Alderdi Popularreko zinegotziak zer egingo duen ez dakite zeraindarrek, baina herritarrek aukeratutako lau zinegotziek kargua hartzea erabaki dute.
Jose Manuel Oria jarduneko alkateak azaldu dunez, igandea da legez karguak hartu ahal izateko azken eguna: “Bihar kargurik hartuko ez bagenu, ia ez genuke aukera gehiago izango, eta hurrengo pausoa gestora bat sortu behar izatea izango zen”.
Popularren berririk ez
Aurreko astean Auzitegi Konstituzionalean jarritako helegitearen ondoren, hainbatetan saiatu dira zeraindarrak PPko Gipuzkoako zuzendaritzako kideekin harremanetan jartzen, baina ez dute lortu. Zeraingo Herri Kandidaturak zabaldutako oharrean adierazten denez, “Borja Semperrek, Gipuzkoako PPko presidenteak, herrian funtzioetan den alkateari edo alkategaiari berarekin biltzeko hitza eman zion arren, oraindik ez du hitza bete”.
Maiatzaren 22ko hauteskundeetan boto bakarra jaso zuen PPko hautagaiak, eta akats informatiko baten ondorioz izan bazen ere, popularrei zinegotzia zegokiela esan zuen EAEko Auzitegi Gorenak. Popularrek hasieratik onartu zuten gertatutakoa akatsa izan zela, eta kargurik ez zutela hartuko zioen dokumentua sinatu zuten, ez dagokien zinegotzirik ez dutela nahi esanez.
Zeraingo biztanleek ere gertatukoa akatsa dela onartzen dute, baina ez Auzitegi Gorenaren erabakia. Horregatik, eta bihar karguak hartuko badituzte ere, Auzitegi Konsituzionalean helegitea jarri zuten aurreko astean. ZHK-k jakinarazi duenez ordea, Konstituzionalak “ez du helegitea tramitera onartu ere egin”.
Arduratuta daude zeraindarrak
Maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoren Zerain astindu duen erabakiarekin arduratuta daude herritarrak, bihar zer gertatuko den ez dakitelako. Horregatik, “Borja Semperri eta PPri, euren esku dagoena egin dezatela” eskatu diete, “Zerainen gertatzen ari den injustiziari konponbidea jartzeko”.