Epaitegi Konstituzionalak ez du tramitera onartu zeraindarren helegitea
Auztitegi Konstituzionalak ez du tramitera onartu Zeraingo Herri Kandidaturak jarritako helegitea, eta legez, PPri dagokio akats informatiko baten ondorioz egokitutako zinegotzia. Hala ere, ZHK-ko kideek jakinarazi dute PPrekin kontatuan daudela eta bi...
Auztitegi Konstituzionalak ez du tramitera onartu Zeraingo Herri Kandidaturak jarritako helegitea, eta legez, PPri dagokio akats informatiko baten ondorioz egokitutako zinegotzia. Hala ere, ZHK-ko kideek jakinarazi dute PPrekin kontatuan daudela eta biek batera “Zeraingo Udaleko auziari konponbidea aurkitzeko konpromisoa” hartu dutela. Zeraingo auzia konpontzeko biderik egokiena zein den aztertzeko lan egingo dute ZHK-k eta PP-k.
Bihar goizean egingo dute Zerainen udala osatzeko ekitaldia (10:30), eta PPko Gipuzkoako zuzendaritzak zeraindarrei jakinarazi dienez, zinegotzi popularrak bihar ez du kargurik hartuko. ZHK-k bere esker ona adierazi nahi izan dio alderdi popularrari.
Akatsak konponbiderik ez
Maiatzaren 22ko hauteskundeetan ZHK-k 108 boto lortu zituen, zazpi boto zurian jaso zituzten eta baliogabeak 13 izan ziren. PP-k boto bakarra lortu zuen, baina akats informatiko bat tarteko, Azpeitiko epaitegiak alderdi popularrari zinegotzia zegokiola esan zuen, boto kontaketako akta ofizialik ez baitzuten ireki epaitegian. Zeraindarrek helegitea jarri zuten Auzitegi Gorenean, baina denboraz kanpo ibili zirela argudiatuta, atzera bota zuen helegitea epaileak.
Erabakia jakinda, herri-bilera egin zuten zeraindarrek ekainaren 21ean, eta bertan erabaki zuten Auzitegi konstituzionalera jotzea. Zeraindarrek hasieratik onartu dute hauteskundeetan gertatutakoa akatsa izan dela, baina PPri zinegotzirik ez dagokiola ere defendatu dute.