Hamahiru batzorde izango ditu Ordiziako Udalak
Ordiziako Udalbatzak atzo arratsaldean egin zuen udal talde berriak gidatutako lehen osoko bilkura. Ez ohiko osoko bilkura zen, eta udalaren funtzionamenduareko beharrezkoak diren zenbait erabaki hartu behar izan zituzte. Aurrerantzean, eta aurreko legealdian ezarritakoa erabat irauliz, osoko bilkurak hileko azken ostegunetan egingo dira, 19:00etan. Horrez gain, udalak izango dituen batzordeen berri ere eman zuten, eta hainbat erakundetako lehendakariak eta alderdi bakoitzak udalean izango dituen bozeramaleak izendatu zituzten. Igor Eguren alkatea lanaldi osoan aritzea ere onartu zuten, eta baita udal taldeei eta zinegotziei dagozkien diru-kopuruak ere. %25 jaitsiera izan da azken bi arlo horietan. Hamahiru batzordeak Hirigintza eta obra handiak: Igor Eguren Obra txikiak eta zerbitzuak: Iban Asenjo Administrazioa: Igor Eguren Ogasuna: Izaro Insausti Kultura: Belen Maiza Euskara: Imanol Iturriotz Gizarte Ongizatea: Belen Maiza Berdintasuna: Edurne Gutierrez Partaidetza eta komunikazioa: Izaro Insausti Sustapena, garapena eta komertzioa: Juan Mari Gereñu Garapen iraunkorra eta mugikortasuna: Iban Asenjo Kirola: Juan Mari Gereñu Gazteria: Edurne Gutierrez Batzorde iraunkorrak Udal aretoan jende dezente bildu zen lehen bilkura jarraitzera. Ordezkari politikoek aldetik, Bilduko zazpi hautetsiak eta EAJko hiru (bi falta ziren) izan ziren. Iñaki Dubreuil PSE-EEko zinegotzia ez zen bilkuran egon. Igor Eguren alkateak esan zuen EAJri eta PSE-EEri gobernu batzordean sartzeko eskaintza egin zietela bere garaian, [...]
Ordiziako Udalbatzak atzo arratsaldean egin zuen udal talde berriak gidatutako lehen osoko bilkura. Ez ohiko osoko bilkura zen, eta udalaren funtzionamenduareko beharrezkoak diren zenbait erabaki hartu behar izan zituzte. Aurrerantzean, eta aurreko legealdian ezarritakoa erabat irauliz, osoko bilkurak hileko azken ostegunetan egingo dira, 19:00etan. Horrez gain, udalak izango dituen batzordeen berri ere eman zuten, eta hainbat erakundetako lehendakariak eta alderdi bakoitzak udalean izango dituen bozeramaleak izendatu zituzten. Igor Eguren alkatea lanaldi osoan aritzea ere onartu zuten, eta baita udal taldeei eta zinegotziei dagozkien diru-kopuruak ere. %25 jaitsiera izan da azken bi arlo horietan.
Hamahiru batzordeak
Hirigintza eta obra handiak: Igor Eguren
Obra txikiak eta zerbitzuak: Iban Asenjo
Administrazioa: Igor Eguren
Ogasuna: Izaro Insausti
Kultura: Belen Maiza
Euskara: Imanol Iturriotz
Gizarte Ongizatea: Belen Maiza
Berdintasuna: Edurne Gutierrez
Partaidetza eta komunikazioa: Izaro Insausti
Sustapena, garapena eta komertzioa: Juan Mari Gereñu
Garapen iraunkorra eta mugikortasuna: Iban Asenjo
Kirola: Juan Mari Gereñu
Gazteria: Edurne Gutierrez
Batzorde iraunkorrak
Udal aretoan jende dezente bildu zen lehen bilkura jarraitzera. Ordezkari politikoek aldetik, Bilduko zazpi hautetsiak eta EAJko hiru (bi falta ziren) izan ziren. Iñaki Dubreuil PSE-EEko zinegotzia ez zen bilkuran egon. Igor Eguren alkateak esan zuen EAJri eta PSE-EEri gobernu batzordean sartzeko eskaintza egin zietela bere garaian, eta EAJko Santamariak esan zuen erabakia oraindik ez zutela hartu, falta zaizkien bi zinegotziekin eztabaidatu nahi zutelako proposamena onartu aurretik. Hartara, eta izan daitezkeen aldaketak aldaketa, batzorde informatzaile iraunkorrak honela osatu ziren: Gai arrunten batzorde informatiboa asteazkenero egingo dute 17:30ean (Igor Eguren, Belen Maiza, Juan Mari Gereñu, Jose Migel Santamaria, Judith Otegi eta Iñaki Dubreuil dira ordezkariak); Plenorako gaien batzordea osoko bilkura egin baino astebete lehenago egingo dute, asteazkenetan 17:30ean (Igor Eguren, Belen Maiza, Juan Mari Gereñu, Jose Migel Santamaria, Judith Otegi eta Iñaki Dubreuil dira ordezkariak); eta Kontuen Batzordea honela osatu zen (Igor Eguren, Belen Maiza, Izaro Insausti, Jose Migel Santamaria, Judith Otegi eta Iñaki Dubreuil dira ordezkariak)
Udalbatzaren menpeko udal organoetako ordezkariak
Herri Antzokia: Igor Eguren, Belen Maiza eta Izaro Insausti.
San Jose egoitza: Igor Eguren, Belen Maiza eta Edurne Gutierrez.
Sasieta: Igor Eguren eta Iban Asenjo.
Hiltegia: Iban Asenjo eta Juan Mari Gereñu.
Ur-partzuergoa: Igor Eguren
Enirio-Aralar: Igor Eguren
Goierriko beheko industrialdea: Igor Eguren
Goimen: Iban Asenjo
Goierriko Herrien Ekintza: Igor Eguren
Ingeniaritzako Kontseilu Errektorea: Igor Eguren
Ikaslan: Igor Eguren
Jubilatuen etxea: Belen Maiza
Urdaneta ikastetxea: Imanol Iturriotz
Eudel: Igor Eguren
Euskal Fondoa: Igor Eguren
Goieki eta Goitur: Igor Eguren eta Iban Asejo ziren izendatzekoak, baina Jose Migel Santamariak (EAJ) izendapen hori atzeratzeko eskatu zuen, Goiekiko ordezkaritza alderdi politikoek Goierri mailan aukeratzen dutelako adostasunera iritsi ondoren. Eztabaida sortu zuen gaiak, eta Egurenek bilkura ere eten zuen. Azkenean, izendapena hurrengo baterako utzi zuten.
Alkateordeak eta bozeramaleak
Lehenengo alkateordea Belen Maiza izango da, eta bigarrena Izaro Insausti. Alderdi politikoetako bozeramaleak, berriz, hauek izango dira: Izaro Insausti (Bildu), Jose Migel Santamaria (EAJ) eta Iñaki Dubreuil (PSE-EE).
Puntu hauek guztiak Bilduren eta EAJren aldeko botoekin onartu ziren.
Alkatearen soldata, eta udal taldeen eta zinegotzien diru-kopuruak
Igor Eguren alkatea lanaldi osoan arituko da udalean, eta 3.300 euroko soldata gordina jasoko du hilero. Bilduren irizpideen arabera zehaztu da soldata, Eudelen proposamena aldatuz. Udal taldeen eta zinegotzien diru-kopuruari dagokionez, eratutako udal talde bakoitzaren zinegotzi bakoitzeko 150 euroren ordainketa onartu zen. Alkatetzako delegatuen ordainketa 650 eurokoa izango da hilean. Salaketak jasotzeko erantzukizunik ez duten zinegotzientzat hilean 325 euroko ordainketa onartu zuten. Aipatutako diru-kopuru horiek udaleko langileen soldaten proportzio berean eguneratzea ere erabaki zuten, eta azken puntu bezala, ordainketa horiek organo erabakitzaileen deialdietara bertaratzeari baldintzatuta egongo dela.
Bilduko Izaro Insaustik adierazi zuen ezkerreko politikak aplikatuz eta dagoen krisiari aurre egiteko, %25eko jaitsiera egon dela kontzeptu horietan guztietan, alkatearen soldatarenean barne. Santamariak esan zuen azken puntu horrekin ados daudela, baina beste kopuruen jaitsieren inguruan azalpenik eman ez zaienez abstenitu egingo zirela EAJko ordezkariak.