Igartzako dantzarien bigarren entsegua asteartean da
Igartzako dantzariek asteartean egingo dute bigarren entsegua. Aurtzaka dantza taldeak Garmendia Otaola kalean duen lokalean izango da entsegua, 22:00etan. Hirugarren entsegua berriz, uztailaren 19an izango da, asteartea baita, ordu eta leku berdinean...
Igartzako dantzariek asteartean egingo dute bigarren entsegua. Aurtzaka dantza taldeak Garmendia Otaola kalean duen lokalean izango da entsegua, 22:00etan. Hirugarren entsegua berriz, uztailaren 19an izango da, asteartea baita, ordu eta leku berdinean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, irailaren 10ean izango da aurten Igartzako dantzarien kofradiako eguna. Horregatik, egun horretan dantza egin nahi duenak, entseguetan parte hartzera animatu dituzte, “zubiak entseatu ahal izateko komenigarria delako”.
Aurten gainera, ez da talde gonbidaturik etorriko Beasaina, eta Aurtzakakoak beste dantza batzuk prestatzen ari dira. Brokel dantza izango da horietako bat, eta dantza hori entseatu nahi dutenei zuzenduta, entsegu gehiago egingo dituztela iragarri dute antolatzaileek.