Ikerne Badiola izango da Kultura diputatu berria
Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernua osatuko duen lan taldea aurkeztu dute goizean, Donostian. Ikerne Badiola, Zumarragako udaletxean EAko zinegotzia izandako politikaria, Kultura diputatu berria izango da. Badiola 1971. urtean jaio zen Zumarragan, kazetaria da ikasketaz, eta Eusko Alkartasuna alderdian kargu ezberdinak izan ditu. Alderdiko bozeramailearena izan da bete duen azken kargua.













