Merkealdietan euskaraz aritzeko laguntza emango du udalak
Merkataritza alorrean euskara bultzatzeko asmoz, gaur hasi diren merkealdietan herriko merkatariek euskara erabiltzeko laguntzak emango ditu udalak. Hala, merkealdietako kartelak, oharrak, abisuak eta gainerakoak euskaraz jartzeko laguntza behar due...
Merkataritza alorrean euskara bultzatzeko asmoz, gaur hasi diren merkealdietan herriko merkatariek euskara erabiltzeko laguntzak emango ditu udalak. Hala, merkealdietako kartelak, oharrak, abisuak eta gainerakoak euskaraz jartzeko laguntza behar duenak 943 02 81 00 telefonora deitu behar du, edo mezua bidali merkataritza@beasain.net helbidera.
Kartelak eta oharrak norberak egin nahi dituenari zuzenduta, lan horretarako baliagarria izan daitekeen hiztegitxoa jarri dute udaleko webgunean. Merkataritza alorrean, merkealdi garaian gehien erabiltzen diren esaldiak dira gehienak, gaztelaniatik euskarara itzuliak.