Nazioen Mundua ekimenak antolatutako ‘Gero eta argiago’ jaialdian ehunka lagun elkartu dira autodeterminazio eskubidearen aldeko aldarrikapenaLarraiztik mundura zabaltzeko.
Herrien erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen eta gizarteratzen urteak daramatzan ekimenak erronka koloretsua egin du ehundaka lagunek osatutako mosaikoarekin. Goizeko 10:30etan hasi da jaialdia Larraitzeko zelai handi batean. Herritar soilak protagonista dituen eta elkarlanean osatu den mosaiko erraldoia egin da hainbat irudi ezberdin sortuta. Antolatzaileek gutxienez bi mila lagun elkartzea espero zuten eta emaitza ikusirik, aurreikuspenak bete direla adierazi dute.
Bazkal aurretik festa giroa izan da taberna, pintxo eta musikariekin. Eguerdiko 14:30etan herri bazkarian, jai giroan, elkartzekoak ziren Abaltzisketako pilotalekuan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.