'Busti zaitez' kanpaina ospatuko dute bihar Urretxun eta Ordizian
Gaur eta bihar Busti zaitez kanaina ospatuko dute Urretxun eta Ordizian. Eskleros Anizkoia duten gaixoen aldeko sentsibilizazio kanpaina da, eta igerilekuetan eta hondartzetan eramango dute aurrera.
Bihar egingo dituzte ekintza gehienak. Mugatua dagoen eremu batean igeri eginez gero, diploma bat jasoko du parte hartzaileak eta Kukuxumuxuk egindako kanpainako produktuak erosteko aukera ere emango dute, hala nola, txapelak, kamisetak, zapiak…
Informazio gehiago: Esklerosiari aurre egiteko ‘Busti Zaitez’ kanpaina badator Goierrira
2.200 gaixo
Kanpaina antolatzen duen Eugenia Apalza fundaziotik esan dutenez, Euskal Herrian 2.200 pertsonek dute esklerosi anizkoia.
• Gazte-helduen artean gaixotasun neurologikoetatik sarriena da Esklerosi Anizkoia.
• Trafiko istripuen ondoren, bigarren ezintasun kausa. Fundaziotik diotenez, “ez da bere jatorria ezagutzen, sendaezina da, kronikoa eta gaigabezikorra”.
• Gaixotasunak ez du gaixoa heriotzera eramaten, ez da kutsa daitekeen gaixotasun bat eta ezta familiarengandik jaso daitekeena.
• Emakumeei gizonezkoei baino gehiago eragiten die.
• Esklerosi Anizkoiaren sintoma sarrienak: sentimen arazoak, orekarenak, mintzairarenak, ikusmenaren eta gernu sistemaren alterazioak, zorabioa eta nekea.
• 8 orduro kasu berri bat aurkitzen da Espainiar Estatuan.