Errota Eguna ospatzen ari dira Ataunen
Gaur Errota Eguna ospatzen ari dira Ataunen. Egun osoko egitaraua prestatu dute, jolasekin eta ibilaldi didaktikoekin. 9:00etan hasi dute eguna, Mitologia eta Lanbide zaharrak ibilaldiarekin. Ataungo san Martin auzoko plazan hasi dute bidea 30 lagun inguruk, eta san gregorio auzoraino joan dira, Errota dagoen lekura, hain zuzen. Bidean, mitologiari lotutako hainbat kontu eta pasadizo entzuteko aukera izan dute bertaratuek.
10:00etatik 13:15era bisitaldi gidatuak eskainiko dituzte Barandiaran museoan. 10:30ean gainera, errota martxan jarriko dute.10:30etik 14:30era, bestetik, ogia egiteko prozesu osoa erakutsiko dute , eta tailerrak ere egingo dituzte, mitologia irudiekin karetak eta txapak eginez. Arratsaldean, 16:30ean, enirio Aralar mankomunitatea 600 urte izena eman dioten bisitaldi gidatua egingo dute Lizarrustiko parketxeko erakusketara.JM Barandiaran museoa ere zabalik egongo da 18:00ak arte.