Goruntz dantza taldearen 40. urteurrena iruditan
Gabiriako Goruntz dantza taldea 40. urteurrena ospatzen ari da gaur. Goizean, dantza taldetik igaro diren dantzari askok eta askok dantzatu dute, ikuslez betetako plazan. Adin guztietako dantzariak nahastu dira dantzetan, eta txalo zaparrada handiak jaso dituzte dantzariek.
Eguerdian bazkaria egingo dute, eta arratsaldean, berriz, Gari eta Iñaki trikitilariekin erromeria egingo dute. Puzgariak eta txikienentzako bestelako jolasak ere egongo dira arratsalde partean. Iluntzean, oilasko erreak eta sagardoa banatuko dituzte eta 22:00etan Gabezi taldeak kontzertua eskainiko du.
Uztailaren 1etik aurrera, argazki erakusketa ere jarriko dute ikusgai Gabiriako kultur etxean.