Cie Automotive enpresan sutea gertatu zen ostiralean
Legazpiko Cie Automotive enpresan sutea gertatu zen pasa den ostiralean. Suhiltzaileek 20 minututan itzali zuten eta suak ez zuen kalte larririk eragin. Elektroerosioko makina batean sortu zen sua, eta makina txikituta gelditu da. Pasa den ostiralean, ...
Legazpiko Cie Automotive enpresan sutea gertatu zen pasa den ostiralean. Suhiltzaileek 20 minututan itzali zuten eta suak ez zuen kalte larririk eragin. Elektroerosioko makina batean sortu zen sua, eta makina txikituta gelditu da.
Pasa den ostiralean, eguerdiko 12:309ak aldera piztu zen sutea. Hainbat langile mantenu lanak egiten ari ziren orduan. Ateari uztai batzuk lotzen ari ziren, makina azpira txispa bat erori eta aire korronteen laguntzaz sutea piztu zenean. Legazpiko suhiltzaileei gertaeraren berri eman zieten, eta hauek denbora gutxira azaldu ziren bertan, suhiltzaileen parkea eta Cie Automotive enpresa gertu baitaude. Hiru ibilgailu eta zazpi suhiltzaile bertaratu ziren, eta 20 minuturen buruan sua kontrolpean zuten.
Legazpiko enpresa batek urte honetan jasaten duen bigarren sutea da hau, pasa den apirilaren 23an GKN-Driveline enpresan gauza bera gertatu baitzen.