Eskuz binakako txapelketa herrikoiaren finalistak, erabakita
Azken txanpan sartu da Ordiziako Emaneurre taldeak antolatutako Eskuz binakako V. Pilota Txapelketa Herrikoia. Joan den ostiralean jokatu ziren Beti-Alai pilotalekuan A eta B ligei dagozkien finalerdiak, finalistak erabakita utziz. A ligan Guti-Argaiz ...
Azken txanpan sartu da Ordiziako Emaneurre taldeak antolatutako Eskuz binakako V. Pilota Txapelketa Herrikoia. Joan den ostiralean jokatu ziren Beti-Alai pilotalekuan A eta B ligei dagozkien finalerdiak, finalistak erabakita utziz. A ligan Guti-Argaiz eta Otegi-Otegi bikoak izango dira txapelaren bila arituko direnak, eta B ligan, aldiz, Mitxelena-Lekuona eta Muño-Jauregi ariko dira aurrez aurre.
Final ekitaldi berezia
A ligako lehen finalerdian, Gutik eta Argaiz 22 eta 21 irabazi zieten Iztuetari eta Alarri; bigarrenean, otegitarrek 18an utzi zituzten Luzuriaga eta Garcia. B ligan, aldiz, Mitxelenak eta Lekuonak 22 eta 10 hartu zituzten mendean Muñagorri eta Matxain, eta bigarren finalerdian 12an geratu ziren Gari eta K2 Muño eta Jauregiren aurka. Bi ligetako finalak ostiralean jokatuko dira, 20:00etan hasita. Sagardo upela eta trikitilariak izango dira, eta kaleketako txapelketa ere antolatu dute.